ORRIALDEAK

2013/04/29

AITOR GARCÍA DE VICUÑA (elkarrizketa)

Elkarrizketatua: Aitor García de Vicuña
Elkarrizketatzaileak: Andrea Besga, Arrate Morillas eta Oihane Diez de Ulzurrun
Lan boluntarioko elkartea: "Musikgerrilla"

------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Gaurkoan, Aitor García de Vicuñari, Musikgerrilla erakundearen partaideari, elkarrizketa egin diogu. Aitor beste hiru lagunekin batera musika talde bat sortu eta kontzertuak ematen hasi ziren modu isolatuan, Musikgerrilla ezagutu zuten arte.
Elkarrizketa honen helburua Arabako Musikgerrilla erakun-dean egiten den lan boluntarioa aditzera ematea da, eta horretarako gai desberdinei buruzko galderez baliatu gara.


------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Zer da Musikgerrilla?
Musikgerrilla Araban sortu zen musika kolektibo bat da, Musikherria mugimenduaren ondoren sortutakoa. Azkeneko hau desagertu zenean, Araban gabezia bat zegoela ikusi zen arlo horretan. Hori dela eta, Musikgerrilla sortu zen Arabako taldeen harremana sustatzeko asmotan, eta baita kultura eta aldizkako musika mota bat proposatzeko asmotan ere. Gaur egun, 30 taldeek osatzen dugu Musikgerrilla.

Noiz hasi zinen boluntario lanarekin?
Duela hiru urte hasi nintzen, gutxi gora behera.

Nola ezagutu zenuen Musikgerrilla erakundea?
Gasteizen erakundea sortu zenean asanblada informatibo bat egin zen eta bertara joan nintzen erakundeari buruz informazioa jasotzera.

Zerk bultzatu zintuen bertan parte hartzera?
Musika gustuko dut eta musika talde batean jotzen dut, eta erakundea musikaren arloan aritzen denez, erakargarria iruditu zitzaidan. Gure musika taldea ezagutzera emateko ideia ona iruditu zitzaidan eta orduan erabaki nuen mugimenduan murgiltzea.
Gainera, asanbladan proposatutako taldeen arteko harremanak estutzeko ideia erakargarria iruditu zitzaidan, gazteek osatutako talde hasiberrien arteko elkartasuna sortzea iruditzen baitzait.

Boluntario lanetan aritzea lehendik pentsatuta zeneukan edo erakundea ezagutzean sartu zinen?
Egia esanda ez nuen boluntario lanik egiterik pentsatu, baina erakunde hau ezagutzean erakargarria iruditu zitzaidan eta proiektuan parte hartzea erabaki nuen.

Esperientzia berezirik bizi al duzu Musikgerrillan bertan jarraitzera animatu zaituena?
Erakundea aditzera emateko nahian orain dela hiru urte, “Performance Gaua” antolatu genuen. Jaialdi hura Gaztetxean ospatu genuen, gure helburua erakundean momentu horretan sartuta zeuden taldeak ezagutzera ematera eta denek beraien abestiak aurkezteko aukera izanik.
Jaialdia erakundea aurkezten zuen hitzaldi batekin hasi zen, eta segituan arratsaldean zehar Kutxi Kaletik (Gasteizko Alde Zaharrean) herri poteoa egin zen, non nahi zuten taldeek tabernaz taberna beraien abestiak jo zituzten jendea animatzeko asmotan.
Gaua iritsi zenean, talde bakoitzak aldez aurretik adostutako taldeaz mozorrotu eta talde horren antzezlana egin genuen gaztetxeko eszenatokian.
Giroa ezin hobea izan zen, izugarrizko publizitatea egin baikenuen.
Gainera hurrengo asanbladetan partaidetza nabarmenki igo zen, eta guztiok geneuzkan lan egiteko gogoak azaleratu ziren.

Nola antolatzen zarete Musikgerrilla aurrera ateratzeko?
Asanbladetan biltzen gara, ostiralero arratsaldeko seietan Gasteizko gaztetxean geratzen gara, eta edonork hartu dezake parte bertan. Gure kontzertu edo jaialdien berri emateko edota pankartak eta kartelak egin behar badira, astean zehar beste egun batzuetan geratzen gara. Gero, jaialdiak antolatzen ditugunean edota lanen bat egin behar denean lan-taldetan antolatzen gara.

Askatasuna al daukazue bertan parte hartzen duzuen pertsonek erabakiak hartzeko?
Bai, asanbladan biltzen garenez edonork hartu dezake parte eta baita erabakiak hartu ere.
Erabakiak bozkatu egiten dira, beraz, guztion iritzia hartzen da kontuan.

Nolakoa da bertan daukazuen giroa?
Asanbladetan oso giro sanoa ikusten da, ona. Jende asko biltzen gara ostiralero eta jendea gustura joaten da pentsatzen duena esateko libre delako. Beraz, ni behintzat, oso pozik joaten naiz.

Erakundean musikan aritzen ez den partaiderik hartzen al du parte?
Bai, lehen esan dudan moduan, asanbladak libreak dira, eta nahi duena etorri daiteke.
Musikaren munduan ez dagoen jende asko etortzen da, daukagun giroa, egiten dugun lana, errebindikatzen diren ideiak, etab. gustuko dituelako.
Gainera, horrek lagun-garri egiten zaigu kanpoko ikuspuntua edo pentsamoldea entzuteko aukera baitaukagu. Beraz, hainbat hobekuntza eta aldaketa identifikatu eta aurrera eraman ditzakegu.

Zure ustez zein da Musikgerrillan parte hartzen duen jendearen inplikazio maila?
Egia esanda badago batere gustatzen ez zaidan zerbait; talde batzuk musikgerrillaz baliatzen dira ezagunak egiteko, eta hori eskuratu ondoren, bere aldetik joaten dira diru truke kontzertuak emanez eta Musikgerrillari bizkarra emanez.
Gainera, talde horiek ez digute ezer gutxi eskaini, gehitu ziren momentuan erakundea guztiz antolatuta zegoelako.

Zein da Musikgerrillan erabiltzen den hizkuntza? Eta bileretan?
Erakundean parte hartzen duen jende gehienaren lehen hizkuntza euskara da, beraz, guztion artean euskaraz aritzen gara, nahiz eta pertsona batzuekin gaztelera erabiltzeko beharra ere badagoen, guztiok ez baitaukagu maila berdina.
Hala ere, egiten diren bilera guztietan euskara erabiltzen da hizkuntza nagusi moduan.

Zure ustez, egiten duzuen musika euskara suspertzen du?
Momentu honetan, Musikgerrilla 30 taldek osatzen dute, eta horietako hogeita bostek musika euskaraz egiten dute, lauk gaztelaniaz eta bat ingelesez. Beraz, nire ustez bai, euskara suspertzen dugu, baina ez diegu beste hizkuntzei ateak ixten.

Harremana daukazue beste kolektibo, herri mugimendu edo erakunderen batekin? Nolakoa?
Bai, izan ere, musikgerrillaren izaeraren ezaugarria dugu beste herri mugimenduei babesa ematea. Beraz, bai, harremanak badauzkagu.
Gaztetxearekin, auzoarekin edo beste edozein herri mugimendurekin, hain zuzen ere, jaialdiren bat prestatzerakoan, guk babesa eskaintzen saiatzen gara kontzertu eta jarduera ezberdinak antolatuz.
Pasaden urtean, esaterako, Gasteizko alde zaharreko jaietan ohiko kontzertuez gain “ginkana” moduko bat antolatu genuen, eta horretaz gain karaoke postu bat ere, modu horretan herriaren parte hartzea bultzatuz.
Gainera, Gasteizko presoen aldeko kontzentrazio batean kalejira bat anto-latu genuen Foru plazaraino, eta han ekitaldiak eta hitzaldiak egin ziren bukaera emateko.

Hala izanik, zer daukazue komunean izaerari dagokionez?
Herri mugimenduen parte garela, eta asanbladetan eta askatasun osoz biltzen garela. Horretaz gain, gure sorkuntza, Araba mailan ikusten genuen gabezia bati erantzun nahian auto eraketaren bitartez sortu zela, adibidez. Gainera, autogestioaren bitartez aurrera ateratzen dugu erakundea guztiok.

Ekintzak planifikatu edo egiten dituzue elkarrekin?
Bai, lehen esan dudan moduan, alde zaharreko jaiak Gasteizko gaztetxearekin batera antolatu genituen, eta baita Gasteizko zenbait auzoetako jaiak ere; beste herri mugimenduekin batera antolatzen ditugu ekintzak.
Gasteizko gaztetxean ere zenbait jaialdi antolatzen ditugu, gaztetxeari babesa emateko.

Kasu horretan nola antolatzen zarete jarduerak elkarrekin antolatzeko?
Adibidez, auzo batean edo gaztetxean jaialdiren bat prestatzerako orduan, aldez aurretik haiekin asanbladak antolatzen ditugu. Horren helburua haien ideiak eta iritziak guk ditugunekin komunean jartzea da, hau egin eta gero erabakiak hartzera iristeko.

Nola gestionatzen zarete ekonomikoki antolatzen dituzuen jarduerak aurrera eramateko?
Modu autogestionatu batean aritzen gara. Pasa den urtean, adibidez, disko bat atera genuen; kamisetak ere atera ditugu eta jaialdi desberdinak antolatzen ditugu, non Musikgerrillako taldeek hartzen dugun parte, eta horren bidez dirua lortzen dugu.

Diru laguntzak ematen dizkizue eusko jaurlaritzak?
Ez, lehen esan dudan moduan modu autogestionatu batean egiten dugu lan, beraz, ez dugu inolako laguntzarik jasotzen. Dena gure esku dago eta aurrera eramaten ditugun ekintza eta proiektuei esker jarraitzen dugu erakundearekin.


Arazoak izan dituzue botere publikoarekin?
Bai, pasaden urtean, adibidez, Gasteizeko “zaharraz arro”-ko jaietan (gasteizko alde zaharreko jaiak) aurretik aipaturiko “ginkanan” guk postu bat jartzea erabaki genuen, baina munizipalak guregana etorri zirenean multa bat jarri ziguten postu hori jartzeko baimenik ez genuelako.
Egia esanda askotan izaten ditugu arazoak botere publikoekin.

Etorkizun batean Musikgerrillan jarraitzeko intentzioa daukazu?
Bai, noski. Izan ere, proiektuak motibatzen nau, eta erakunde honetan gauza asko egin daitezkeela uste dut. Hori dela eta, proiektu honetan gauza guzti horiek aurrera eramateko motibatuta ikusten dudala nire burua esan dezaket. Gainera, erakundea gero eta handiago egitea, jende gehiagoren parte hartzea sustatzea eta gero eta proiektu zein ekintza berritzaile gehiago ere aurrera eramatea espero dut.

Aldarrikatzen dituzuen ideiak kontuan hartuz, ze lorpen maila ikusten duzu? Horrek motibatzen zaitu jarraitzera?
Bai. Arabako taldeen harremana sustatzen ari da Musikgerrilla erakunde eta proiektu honi esker eta guk planteatzen eta defendatzen dugun aldizkako musika eta kultura ere askotan sustatzen dugu erakundearen bitartez. Beraz, hasieran ezarri genituen helburuak oinarri bezala hartuta, eta gainera hauek aurrera ateratzen ari direla ikusita, nire motibazio maila handitzen doa uneoro. Beraz, aurreko galderan ere aipatu dudan moduan, bai, bertan jarraitzea pentsatuta daukat.

Pertsonalki zer ematen dizu egiten duzun boluntario lanak?
Musikgerrillan beste musika talde batzuekin harremanetan jartzen garenez gauza asko ikasteko aukera pilo bat ditut, musikaren arloez aparte beste talde batzuk nola egiten duten lan ikusten dut bertatik ere ikasten dudalarik. Gainera, hainbat gauza elkarrekin egiteko aukera daukagu, horrela sortzaileak izanez. Bestalde, jaialdi bat antolatzerako orduan ere kontuan hartu beharreko alderdiak, jaialdi hori nola eraman aurrera, … eta beste hainbat gauza ere ikasteko aukera daukagu. Beraz, pertsonalki gauza asko ematen dizkit erakunde honek, eta jakin badakit oraindik ere gauza pilo bat dituela eskaintzeko.

Etorkizunari begira beste erakunde batean boluntario bezala sartzeak arreta deitzen dizu?
Noski baietz, esan dudanez oso gustura nago erakunde honetan eta horrek puntu positibo bat dakar. Horrez gain, lehen esan dudan bezala, erakunde batean pertsonalki gauza asko ikasten ditudala ikusteko aukera izan dut. Gainera ematen duzunaren baino askoz ere gehiago jasotzen dela ohartu naiz. Beraz, bai, oso gustura sartuko nintzateke beste erakunde batean boluntario lanak egitera, gauza berriak ikasi ahal izateko eta esperientzia berriak bizitzeko.

Esperientzia berezirik bizi al duzu Musikgerrillan bertan jarraitzera animatu zaituena?
Erakundea aditzera emateko nahian orain dela hiru urte, “Performance Gaua” antolatu genuen. Jaialdi hura Gaztetxean ospatu genuen, gure helburua erakundean momentu horretan sartuta zeuden taldeak ezagutzera ematera eta denek beraien abestiak aurkezteko aukera izanik.
Jaialdia erakundea aurkezten zuen hitzaldi batekin hasi zen, eta segituan arratsaldean zehar Kutxi Kaletik (Gasteizko Alde Zaharrean) herri poteoa egin zen, non nahi zuten taldeek tabernaz taberna beraien abestiak jo zituzten jendea animatzeko asmotan.
Gaua iritsi zenean, talde bakoitzak aldez aurretik adostutako taldeaz mozorrotu eta talde horren antzezlana egin genuen gaztetxeko eszenatokian.
Giroa ezin hobea izan zen, izugarrizko publizitatea egin baikenuen. Gainera hurrengo asanbladetan partaidetza nabarmenki igo zen, eta guztiok geneuzkan lan egiteko gogoak azaleratu ziren.

Agurtu baino lehen, jakin nahiko genuke etorkizun hurbil baterako proiekturik badaukazuen.
Bai, orain Musikgerrilla on tour proiektuan murgilduta gaude, Euskal Herriko herrietan zehar jaialdien bitartez gure helburua aditzera emanez.



No comments:

Post a Comment