ORRIALDEAK

2013/04/29

MAITANE MURILLO (elkarrizketa)

Elkarrizketatua: Maitane Murillo
Elkarrizketatzaileak: Noel Calvo, Erlantz Aguirre eta Joseba Larrea
Lan boluntarioko elkartea: "Sorgintxulo Taldea"

------------------------------------------------------------------------------------------------------------


1. BULKADA ETA GOGO ALDARTEA BOLUNTARIO LANARI DAGOKIONEZ

Zein iritzi daukazu lan boluntarioaren inguruan?
Gaur egungo gizartean lan boluntarioa egitea beharrezkoa dela deritzot. Horrelako taldeetan, hau da, bai aisialdi taldeetan, edo beste edozein arloko taldeetan, izugarrizko lana egiten da ekintza ezberdinak aurrera eramateko. Bertan parte hartzeko, konpromisoa izatea ezinbestekoa da, hots, lan egiteko gogoa. Sarritan, herritarrak ez dira konturatzen talde mota hauek aurrera eramateko egin behar den lana, eduki beharreko gogoa… Nire iritziz, herri txikietan parte hartze maila sustatzeko beharrezkoak dira talde mota hauek.

Nola sartu zinen taldean eta zein izan zen zure bulkada?
Hasteko, esan beharra daukat gazte garaian Sorgintxulo aisialdi taldean 4-5 urteetan zehar uztaileko udalekuetan parte hartu nuela. Bertan oso ondo pasatzen genuen eta urte horietako udarak horrela pasatzen genituen. Ondoren, 18 urte bete nituenean, monitore bezala sartu nintzen talde honetan beste hainbat lagunekin batera. Zergatik? Azken finean, bertako giroa izugarria zelako. Harremanak gertukoak eta konfiantzazkoak, lan egiteko gogoa neukan … Era berean, umeekin egoteko, jolasteko eta gazte sentitzeko sartu nintzen gehienbat Sorgintxulon.

Eta nola uste duzu irudikatzen dela kanpotik zuen lana?
Hasiera batean, taldean egindako lanari garrantzi gutxi ematen ikusten pentsatzen nuen, baina denboraren poderioz  arlo honetan aldaketa bat sumatu dela nabari izan dut. Herriko jendearekin, udaletxeko langileekin hitz eginez, garrantzia handia ematen ari zaio talde honek egiten duen eta egiten ari den lanari, ekintzetan parte hartzea handia delako. Orokorrean, gaur egun herri mailan irudi ona daukagula esango nuke.


2. TALDEAREN JARDUNAREN NOLAKOTASUNA ETA BARNE ANTOLAKUNTZA

Noiz eta zein helbururekin sortu zen talde hau?
Sorgintxulo aisialdi taldea orain dela 15 urte sortu zen, 1998eko otsailean hain zuzen ere. Hasi-era batean, bertako partaideek Erkatz izeneko talde batean egiten zuten lan eta elizarekin elkar-tuta zegoela aipatu beharra dago. Hori dela eta, urtean zehar elizarekin zerikusia zuten ekintzak egin behar zituzten, baina helburu horiek betetzen ez zirenez, Sorgintxulo sortu zen. Helburua antzekoa zela esango nuke, hala nola, Legazpiko umeen parte hartzea sustatzea. Hala ere, hobe-kuntza batzuk ere gertatu ziren urte horietan zehar.
Ordu-arte, bazeuden adin tarte batzuk ekin-tzarik egiteko aukera izaten ez zutenak eta horientzako ere zerbait proposatzea zen helburu.

Nolakoa da Sorgintxulo aisialdi taldeko barne-antolakuntza?
Hilero, Legazpiko udaletxeak ekintza bat egiteko kontratatzen digu eta horretaz aparte udaran (uztailan) udalekuak antolatzen ditugu. Ekintza horiek aurrera eramateko, urte hasieran talde txikiak sortzen ditugu, lan zama txikiagoa izan dadin eta modu antolatu batean lan egiteko. Normalean talde horiek hirukoak izaten dira.
Edozein ekintza egin aurretik plangintza bat sortzen dugu guztion artean eta ekintza egin ondoren ebaluaketa eta faktura bat, udaletxeko gazteria alorreko eta euskara alorreko partaideekin hain zuzen ere.

Nolakoa da bertako funtzionamendua? (Irekia, itxia…)
Hasiera batean dena irekia zela esango nuke, baina urteak pasa ahala udaletxea konturatu zen, taldeak aurrera egin zezan hainbat aspektu “formalizatu” egin behar zirela. Orduan, taldearen oinarria sendotu zen eta ez pribatu bezala, baina modu egoki bateagoan egiten hasi ziren gauzak, hala nola, udaletxeak eskatzen zituen fakturak aurkezten, kontratuak formalizatzen…

Elkarteak sustatzen duen aisialdia ze printzipio edo balioetan oinarritzen da? (Euskara,
hezkidetza, kulturartekotasuna, aisialdia eta kontsumoa arteko lotura aztertu, doakotasuna …) Nola lantzen dituzte aipatutako balioak?
Gure helburu nagusia, gazteen artean euskara sustatzea eta beraien errespetua, parte hartzea, harremanak oinarri izatea dira nagusiki. Arlo hauei izugarrizko garrantzia ematen diogu. Gainera, gazteak gustura sentitzea
eta ondo pasatzeak ere pisua du gure balio nagusietan. Kulturartekotasunari dagokionez, hainbat urteetan Saharako haurrak udaran Legazpira etortzean, joko ezberdinak antolatu izan ditugu herriko plazan, Legazpiko eta Saharako haurrak ezagutu daitezen. Orokorrean, emaitza egokia izan dela argi daukagu.

Aipa itzazu taldearen indar-guneak eta ahulguneak.
Azken urteetan, aldaketa bat ematen ari dela sumatzen dut, jendearen parte hartzea dela eta. Mota honetako taldeetan, lan handia egin beharra dago eta ez dezagun ahaztu, muxu-truk. Beraz, taldean lan egiten jakitea  beharrezkoa da eta garrantzi-tsuena, gustatu egin behar zaizu egiten ari zarena, bestela zaila da bertan  manten-tzea hainbat urteetan zehar. Ahultasunei dagokionez, gero eta jende gutxiagok parte-hartzen duela esango nuke. Aurtengoa, nire 8. urtea da eta taldekideen lan egiteko gogo hori txikitzen ari dela ikusten dut. 
Gainera, umeei dagokienez ere parte hartzea ere txikiagoa da.

Zein bilakaera izan du talde honek zu sartu zinenetik gaur egun arte?
Bilakaera zabala izan dela argi dago, gizarteak eskatzen duen moduan hain zuzen. Azken finean, monitoreak, materialak, iturriak … ezberdinak dira gaur egun eta orain dela 10 urte. Bestetik, taldeko monitoreei titulua ateratzea eskatzen diegu, modu positiboan ikusten dugulako, ikaskuntza maila bat izan dezaten. Hala ere gehienbat, lan egiteko modua aldatu da aisialdi talde honetan. Hasiera batean, bi pertsonek eramaten zuten antolakuntza guztia, baina hauek taldea uzterakoan, hasieran aipatu dudan moduan, talde txikiak sortu genituen ekintzak antolatzeko.


3.ERAKUNDE EDO TALDEAREKIN ETA BERE KIDEEKIN DUEN NOLAKOTASUNA

Zein harreman daukazu elkarte honekin?
Hasieran esan dudan bezala, talde barruan bizitzen ditugun esperientzia eta gertaera guztiek gure artean dagoen harremana izugarri handitzen dute. Normalena izaten da, taldean sartutako pertsona berriek ez edukitzea erlazio berdina, ze orduak pasatu behar dituzte elkar ezagutzeko, baina gero, nire kasuan behintzat, Sorgintxulotik benetan lagun onak atera ditut eta egunen batean taldea usten badut lagun horiek mantenduko ditudala ziur nago, esan bezala, elkarrekin ordu asko igaro ditugu eta.

Zure bizitzan nola eragin du aisialdi zerbitzu honek?
Asko ere. lagunak egiteko eta harreman ezberdinak sustatzeko aukera izan dut. Beste alde batetik, nire izateko era ere aldatu duela esango nuke, gehien bat jendearekin erlazionatzeko aspektutik. Lehen lotsatiagoa nintzen eta gaur egun berriz, jendeari hurbiltzea askoz ere gutxiago kostatzen zait.

Nolakoa da herriko gazteen parte-hartzea?
Gure taldeari dagokionean, geroz eta gutxiago dira monitore bezala sartzen diren gazteak. Hortaz, nik ikusten dudanez, poliki-poliki, boluntario lan hauek, tamalez, desagertzen edo gutxitzen joango direla. Ikusten dudanez, gazteen parte hartzea oso eskasa da eta herriko beste taldeekin hitz egin eta gero gai honen inguruan iritzi berdina dugula ohartu gara.


4.ERAKUNDE EDO TALDEAREN LANEA EUSKARAREN PRESENTZIA

Zein garrantzi du euskararen presentziak elkarte honetan?
Euskara funtsezkoa da gure taldean. Lehen esan bezala, Sorgintxuloren helburu nagusietariko bat euskararen erabilera bultzatzea da. Egia da, monitoreen artean batzuetan ez dugula erabiltzen, baina haurren aurrean gaudenean beti euskaraz hitz egiten dugu. Hau horrela ez izateko, beti bileretan tratatzen dugun gaia da, baina oraindik ere batzuetan kostatzen zaigu gure artean euskararen erabilera guztiz sustatzea.

Zein dinamika edo ekintzak eramaten dituzue aurrera euskara bultzatzeko?
Hasteko, irteera guztiak euskaraz izaten dira eta aprobetxatzen ditugu hamabost eguneko udalekuak ekintza ezberdinak egiteko, adibidez, euskal eguna eta horrelako beste hainbat ekintza antolatzen ditugu. Hasiera batean pentsatu genuen udalekuetan euskararen erabilera handia egiten zuena saritzea, baina azkenean ideia hau aldera batera utzi genuen, azken finean, gazteen aldetik atera behar delako hori, hau da, ezin diezu zertan opari bat eman behar euskaraz egiten duelako. Urtean zehar ere beste ekintza asko egiten ditugu, adibidez, euskal jolasen festa eta antzerako joko ezberdinak.


5. HERRIKO ELKARTEEKIN HARREMANA

Sorgintxulo aisisladi taldean oso garrantzitsuak dira herriko elkarteak. Zein harreman daukazue herriz kanpo eta herriko elkarteekin?
Kanpoko elkarteekin harremanik ez dago. Behin harremana izan genuen, truke inguruan. Hau da, berain begiraleak ona etorri eta gu joan. Herri elkarteekin erlazio oso handia dago. Ekintza ezber-dinetan kooperazioan aritzen gara eta horretarako, Udaletxean egiten diren bilerak abiapuntu dira.

Zein elkarte motekin sortzen duzue harreman edo zubi hori?
Nahiz eta gaztetxoekin lan egin beste adinetako pertsonekin ere lan egiten dugu. “Inter generazioak” izeneko proiektu batean. Elkarrekintzan egon ginen Buztintegi taldearekin. Buztintegi taldea pertsona helduek osatzen dute. Ekintza multzo edo proiektu honen helburua, ezagutzak elkartrukatzea zen. Hau da, beraiek guri, josketa, plantxa, sukalde…munduan irakatsi ziguten aldetik, gu beraiei informatikan, hau da, korreoan, sare sozialen munduan… trebetasunak hartzen eta murgiltzen ahalegindu ginen. Komunitatean edo herri mailan haurra ardatz delarik, gurasoen erantzukizuna handia da.

Nolakoa da harrremana gurasoekin?
Harreman handia dugu. Herrian baikaude. Denak ezagutzen gara. Gehienbat udalekuak iristean indartzen daharremana edo komunikazioa. Bilerak egiten ditugu maiz eta gurasoen ardura eta erlazio askohanditzen da. Komunikazioa etengabea da gehienbat momentu horietan. Horrez gain, euskal jolasen festan ere, euskararekin harremana duten jolasak irakasten diegu. Orduan, gurasoei zuzendutako ekintza horretan, gure harremana eta komunikazioa oso zuzena eta pertsonala bihurtzen da.

Beste elkarteekin eraikitzen duzuen harremanean alde positibo eta negatiboak.                   Positiboa dena da. Herri batean denak elkarrekin lana egitea oso ona da azkenean bakoitzak gai ezberdinetan lan egiten duelako eta ondo zabaldua dago aisialdi denbora. Hau da aukera handiekin. Horrelako taldeekin lan egitearen alde negatibo bezala, inplikazio maila dela esango nuke. Taldearen arabera ez da berdina. Hortaz, intergenerazio ekintzan, pertsona helduei gure jakintza maila erakusterako orduan ez genuen konpromiso bera jaso. Hau da, gu talde bezala, josketa, sukaldatzera… joaten ginen eta beraiek ordea gure ekintza birtualetara 3 lagun soilik agertzen ziren. Hortaz, askotan asko eman eta jasotzen duguna ez da espero duguna izaten. Pixka bat gaizki sentitu ginen. Lana egin genuen eta ez genuen ikusi ezer trukean.

6. ETORKIZUNARI BEGIRA…

Etorkizunaribegira, nola ikusten duzu Sorgintxulo aisialdi taldea? 
Tamazlez geroz eta jende gutxigo animatzen da aisialdiari denbora eskaintzea. Horrekin batera, nire ustez, trukean ezer jaso gabe lan egiteko gogo gutxi dagoela. Hala ere, barnean gaudenok positibokli begiratu behar dugu. Sorgintxulok jada 15 urte egin ditu eta generazio ezberdinen lanaren erantzuna da hori eta urte gehiago betetzea espero dugu.

Ahultzen ari da elkarteetan lan egiteko aktibotasuna. Gazteak parte hartu dezaten, gertutasunaren bila zer proposatuko zenuke?
Lanean gaude eta ohartu gara ekintzetara jende gutxiago izena ematen duela. Taldean hitz eginda, haurrari gehiago hurbildu eta haiei azken hitza utzi behar diegula ohartu gara. Hau da, gure proposamenetan partaide izatea. Ekintzan antolakuntza parte hartu. Haurraren interesa zein den jakitea. Generazioak aldatzen dira eta beste ikuspegi bat dute. Guk gure ikuspegiarekin jarraitzen dugu. Hori agian da gure akatsa. begirada aldatu behar dugu.

Zein da aurrera begira, bolondres lanaren inguruan duzuen ikuspegia eta bilakaera?
Geroz eta gutxiago parte hartzearen arrazoiarengatik, musu-truk egun, gaz-teak ez du nahi, zerbait nahi du. Baina herri mailan oso garrantzitsua da, giro ezberdina, bizikidetza positiboa… Nire ustez poliki-poliki talde hauek desegiten joango dira.



No comments:

Post a Comment