Elkarrizketatzaileak: Maialen Cuerdo, Nekane Otaegi eta Yara Isasi
Lan boluntarioko elkartea: "Irrien lagunak" kluba
------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Irrien
sortzaile, ametsen gidari, zoriontasunaren iturri. Bere printzipioak argi
adierazi dizkigu lasartearra den guraso, hezitzaile eta pailazo honek. Minutu
bat goizero-goizero sentitu, pentsatu eta egiteko. Denok elkarri maitasuna
emanez bizitzeko eta zeinen politak garen jakinik bizitza koloreztatzeko.
Aurrean
Joxe Mari Agirretxe dugu, nahiz eta askorentzat Porrotx izenez ezagunagoa izan.
Baina hasteko, Joxe Mari izenean egin dituzun lan boluntarioen inguruan jakitea
gustatuko
litzaiguke.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Zein izan dira zure hastapenak honi dagokionez?
Lasarte
Orian Mitxelin enpresa sortu zen duela 70 bat urte inguru eta horrekin batera
etorkin asko etorri ziren. Honek eragina izan zuen herriaren nortasuna eta
hizkuntzan, izan ere, herria erabat erdaldundu zen. Ni jaio nintzenean,
gazteleraz bizi nintzen kalean; gero gaztetan, nor nintzen eta nola bizi nahiko
nukeen pentsatzen hasi nintzen eta hori izan zen AEK-n euskara ikasten
hastearen arrazoia.
Nire
lehen lan boluntarioa 18 urterekin izan zen haurrekin mendi irteerak egiten hasi
nintzenean. Ondoren, Irakasle Ikasketak egiten hasi nintzen eta bertan, haurrek
euskaraz hitz egin zezaten zerbait antolatu behar genuela pentsatuz, talde bat
biltzen hasi ginen, Takolo
(lehen
gurekin batera pailazoa izan zena) ere bertan zegoelarik.
Gure
helburua lortzeko duela 30 urte Takolorekin elkartu eta Olentzeroren etorrera
antolatzen hasi ginen. Horretarako, ikastetxeetara joateko erabakia hartu
genuen, ni Olentzeroz eta Takolo baserritarrez mozorrotuta, honela haur guztiek
hura ikusteko aukera izango zutelarik. Gelaz gela, holtza gainera igotzen
joaten zirenez, luze egiten zen azkenerako. Horregatik, hurrengo urtera begira
kanta batzuk sortzea eta hauek haurrek abestea egokiagoa zela pentsatu genuen.
Ordutik aurrera, Olentzerori umorez harrera egiteko bisitak pailazoz jantzita
egin genituen. Handik 6 hilabetera euskararen eguna ere ospatu eta bertan ere
parte-hartzeko eskatu ziguten, gero Usurbilgo AEK-tik deitu ziguten… eta hortik
hasi ginen ekitaldi ezberdinetan parte-hartzen. Lan boluntario asko egon zen
hasieran.
Behin pailazo pertsonaiak sortuta nola zehaztu zenituztenhauenezaugarriak?
Talde
bezala hasieran gure espektakuluak, garai bateko erdarazko ereduei “Gabi, Fofo
eta Miliki” jarraituaz egin genituen. Alde batetik, pailazo ganberroak zeuden
zartakoak jasotzen zituztenak, bihurrikeriak egiten zituztenak… umea berehala identifikatzen
zen hauekin, haurrak ikusten baitzuen bera zela bihurrikeria horiek egiten
zituena. Eta bestetik, aita edota irakaslea islatzen zuen pailazoa zegoen,
aurpegi zuriz, haurrak zigortuz, diziplina ezarriz, zorroztasunez agertzen
zena. Espektakulu hauetan egungo gizartea islatzen zen.
Hasiera batean gure espektakuluak
gaiztakerietan oinarritzen baziren ere, denbora aurrera zihoan heinean konturatu
ginen haur askorentzat eredu bilakatzen ari ginela eta ezin genuela bizitza
osoa arrautzak puskatzen jardun. Euskaraz eta alaitasunez aritzea balore onak
baziren ere, hauetan oinarrituta gizartearen hutsuneak betetzeko beste hainbat
balore helarazteko aukera ikusi genuen.
Aurrez aipatu duzu gizarteko hutsune batzuei
erantzuteko balore ezberdinak transmititzen
ahalegindu nahi zenutela. Baina nola identifikatu zenituzten hutsune
horiek?
Herrigintzarekin
lotuta ginen eta horregatik elkarte, kultur talde eta elkartasun talde
ezberdinekin
harremanak edukitzen hasi ginen. Esaterako, UME ALAIA, adopzio elkartea, etorri
zitzaigun, kezkatuta, ikastoletan familia ezberdinen inguruko materialik ez
zegoela esanez.
Egoera
honi aurre egin nahian, karta, pertsonai, abesti… sortu genituen haurrek eredu
tradizionalaz gain beste hainbat eredu normaltasunez ikus zitzaten.
Honela,
erakunde ezberdinekin gai sozialak lantzen hasi ginen, esaterako, UME ALAIA,
GEHITU, AGIPAS eta abarrekin momentuko beharrei erantzun nahian, denborarekin
geroz eta erakunde gehiagorekin jarri gara harremanetan. Guzti honekin ikus
daiteke gure bilakaera errealitatean oinarritutakoa izan dela.
Hainbeste
erakunderekin harremanetan egonda esperientzia hunkigarri
asko izango zenituzten. zein
kontatuko zeniguke?
Hainbat
lekutan egon izan gara eta horrek esperientzia ugari eta anitzak edukitzeko
aukera eskaini digu, horietako batzuk ospitalean gertatutakoak. Hasieran
ospitaletara joaten ginenean asko kostatzen zitzaigun haurrei hodiak, makinak, kimioa
hartzen ikustea… oso gogorra baita. Poliki poliki begietara begiratzen,
irribarreak ikusten, beraiei begiratzen eta beraien errealitatea abstraitzen
ikasten duzu.
Joaten
garen bakoitzean ikuskizun bat egin ohi dugu gelatik atera daitezkeen
haurrentzat eta ondoren gelaz gela joaten gara etorri ezin izan diren
horiengana. Horietako batean 16
urteko
neska bat aurkitzen zen, gure bisita jaso nahi ez zuela pentsatzen bagenuen ere
hark ilusio handiz itxaron gintuen.
Bertara
sartu eta “Maite zaitut” dantzatzen, ohe gainean saltoka… hasi zitzaigun, berak
eman zigun guk eman beharreko indarra. Bisita amaitutakoan atera eta Mari
Mototsi hurrengo urtean mototsak eroriko zitzaizkiola esan nion. Orduan bertan
erabaki genuen minbiziaren gaia lantzea eta harremanetan hasi ginen elkarteko
jendearekin, mediku onkologikoekin, Nagore pediatrarekin, Jose Javier eta han
zeudenekin… informazioa bildu genuen eta ikuskizun, disko eta abar egin
genituen. Hauetan guztietan ez genuen haur gaixo baten eredua soilik islatu
nahi, baizik eta gazte honen ilusioei eta ametsei indar gehiago eman nahi
genien. Bere gela uharte bat zen, bere ohea piraten itsasontzia. Ane zen
ilusioarekin beste umeei laguntzeko prest, beste familiei ilusioa transmititzen
zien eta boluntario izateko desiratzen zegoen 16 urteko neska.
Azkenean,
gure Anetxu 19 urterekin hil zen eta bere bizitzako azken hilabetetan asko erakutsi
zigun bai pertsonalki baita profesionalki ere. Orduan konturatu ginen bizitzan
urteak betetzea
bezain
garrantzitsua dela, abenturak bizitzea. Gehiago bizi zaitezkeelako egun batean
urte batean baino, daukazunaz, ingurukoez, familiaz, lagunez kontziente izanik.
Hainbeste
markatu digun pertsona hau guztion eredu izateko Irrien Lagunen proiektuko
pertsonaia izatea erabaki genuen.
Orduan
esan daiteke anerekin Bizitako guztiak irrienlagunak proiektuhori sortzeko
indarra emandizuela?
Argi
dago, guretzat esperientzia hori mugarri bat izan dela lanean, baina Irrien
Lagunen elkartea haratago doan zerbait da. Lehen aipatu dugun bezala mundua
asko aldatu da epe oso laburrean eta honi eutsi behar genion Aneren gaiari
eutsi genion bezala.
Orduan
nola eman zen irrien lagunen klubaren sorrera?
Mundua
asko aldatu da oso denbora laburrean, orain globalizazioarekin, telebistarekin,
internetarekin edozein balore iristen zaigu, edozein modutan. Bob Esponja,
Disney eta abarren aurrean ezin duzu ezer egin, orduan zurea eraikitzea besterik
ez dago. Gurea herri txikia da, hizkuntza minorizatua dugu, beraz instrumentu
sendoak eta iraunkorrak behar ditugu
Euskal Herri osora iristeko. Orduan pentsatu genuen Irrien Lagunen proiektua
sortzea. Guzti hau euskaraz, umorearekin.
Orain
dela bi urte sortu zen Irrien Lagunen elkartea eta esan dezaket, gaur egun,
ondo goazela. Hasieran, inbertsio izugarria izan zen, denbora, dirua, izerdia
eta inplikazioa eskatzen zuelako. Orain aurrera goaz, proiektu bezala
itxaropentsu gaude, momentu honetan 4000 harpidedun inguru ditugu eta pixkanaka
aurrera goaz.
Irakurri
dugu irrien lagunak klubak 5 oinarri sendo dituela. zergatik horiek?
Lehen
esan dudan moduan, istorioak errealitatetik hartzen ditugu eta Aiora, gure
Pirritx, haurdun geratu zen eta bi ume zituen bere sabelean. Orduan, guk
pentsatu genuen Pirritx ere bi umerekin haurdun geratzea, Aiora bezala. Guzti
hori aitzaki ederra izan zen guretzat Irrien Lagunak sortzeko: bi ume jaio
zaizkigu, Pupu eta Lore eta hauek hezi eta hazi behar ditugu; eta horretarako
galdera planteatu genuen: zein balore dira garrantzitsuak heziketan? Beno ba,
bost oinarri jarri genituen: 1. osasuna, osasuntsu behar eta nahi dugulako
bizi; 2.
natura,
natura zaindu gabe ezin dugulako osasuna zaindu; 3. zientzia, garrantzitsua
delako mundua ezagutzeko eta munduari kalte egin gabe hobeto bizitzeko; 4.
kultura, mundua ulertzeko, munduan egoteko, munduarekin harremanetan egoteko
ikuspegi bat izateko; 5. elkartasuna, oinarri honetatik jaiotzen dira gure
oinarrizko pertsonaiak: Tiritatxo pediatra, Largabista basozaina, Marikalanbre
zientzilaria, Martinbertso-Martinber kulturzalea, eta Ane, gure Anetxu, Ane
pirata eta Patakon pirata.
Eta nola lortzen duzue guzti hau helaraztea?
Euskarri
ezberdinekin egiten dugu lan, esaterako, bat Irrien aldizkaria da,
hilabetekaria dena, honek balore horiek modu koherente batean eta ikuspegi
ezberdinetatik jasotzen ditu.
Honetaz
gain, hilero erakunde baten aurkezpena egiten dugu.
Honetaz
gain, Web orri indartsu bat ere jarri dugu martxan, orain dela bi urte hasi ginen
honekin lanean eta honakoa, guretzat, “trasatlantiko handi bat zen Seat 600
baten motorrarekin”. Baina dagoeneko bi urte pasa dira eta erritmoa hartzen
joan gara. Hasieran, guk geuk elikatzen genuen, horrela nahi genuelako; baina
orain jendeak elikatzea ere nahi dugu. Horretarako, ikastetxeekin ere sare bat
sortzen ari gara. Irrizale sare bat, non ikastetxe bakoitzak bere esperientzia zabaldu
dezakeen. Euskal Herriko eredu guztiak ikusteko, ikuspegi global bat izateko
eta elkarrengandik ikasi eta elkarbanatzeko.
Gainera,
festa gune bat ere egin dugu: Nafarroa Oinez, Eskola Publikoko festa, Herri
Urrats, puzgarri tailerrak eta abar. Hau guztia gutxi balitz, Oarson ere jarri
dugu martxan Irrien Lagunen proiektua “Irrien Lagunak Oarsoaldean” proiektu pilotoa
eskualdean parte-hartzea sustatzeko eta bertan dauden baliabideak
aprobetxatzeko. Honela ikusten dugu aukera egon daitekeela herrian bertan
ditugun baliabide pertsonal eta kolektibo guztiak erabiliz.
Hau
guztia helarazteko orduan, finkatutako baloreetako batek, elkartasunak, zer
esan handia du. Honengatik Elkartasun elkartea ere sortu dugu. Guk herri bezala
konflikto propio batzuk ditugu, baina herri bezala gauza aberasgarriak ere
baditugu. Adibidez, elkarte eta talde anitz asko daude, baina oso txikiak
direnak; lan asko egiten duten arren ia ikusezinak direnak edota zerbait
gertatzen ez bazaigu behintzat, ezagutzen ez ditugunak. Baina hauek guztiek
bere txikitasunean balore izugarria dute eta guk hori bilatzen dugu Elkartasun
elkartearekin.
Momentu
honetan 20 elkarte daude Irrien Lagunen Elkartasun elkartean. Gu hauen bozgorailuak
besterik ez gara, beraien lana, baloreak eta helburuak gizartera zabaltzeko, hauek
askotarikoak direlarik. Izan ere, elkarte bakoitzak bere helburu eta beharrak
ditu eta guk gure bitartekoen arabera hauei nola erantzun asmatu behar dugu.
Baina haratago ere joan nahi dugu eta bolondres sare bat sortu nahi dugu, izan
bertsolaria, izan
kirolari,
izan antzerkilari...
Baliabide
hauekin eta guztien laguntzaz gure taldea sendotzea eta haztea lortu dugu,
baita gizartean errealitatea islatzea eta ezagutzera ematea ere.
Ikusten da elkarte ezberdinekin lan
egiteari garrantzi handia ematen diozuela. nola garatzen da harreman hori?
Atzera
begira, gure pailazo ibilbidean 25 urte egin ditugu, gure Olentzerorekin hasi
ginen, arrautzekin bueltaka, euskaraz eta alaitasunez; baina poliki-poliki
elkarteekin, ospitaleekin... harremanak egiten hasi ginen, eta honela hasten da
kimika bat sortzen; bakoitza besteengandik ikasten eta emozioek duten garrantzia
eta balioa ikusten.Argi dago, lehen, emozioek gizartean ez zutela orain besteko
lekurik, lehen zorroztasuna eta diziplina zen oinarria, baina pixkanaka
errealitate hori ere aldatuz joan da. Alde horretatik guk ere gure ekarpena
egin dugula uste dut, istorioak direla, abestiak direla, muxuak direla: hasiera
hasieratik hasi ginen muxuak banatzen, besarkadak ematen, hitz goxoak esaten, “maite
zaitut” abestia ere egin genuen...
Egia
da, agian, pailazo batek errazago esaten eta egiten dituela horrelako gauzak;
horregatik, hasieran, Joxe Marik Porrotxi dena eman zion hau jaio zenean: bere
hizkera, bere ibilera, berak pentsatzen eta sentitzen zuena. Gero, Porrotx
berea osatzen joan zen heinean, Joxe Marik ere Porrotxengandik gauza asko jaso
zituen. Porrotx hitz goxoak botatzen hasi zenean eta funtzionatzen zuela ikusi
zuenean, Joxe Marik ere berdina egitea pentsatu zuen. Gaur egun, emozioak eta
sentimenduak geroz eta garrantzia handiagoa hartzen ari direnez, hauek
azaleratzea errazagoa egiten zaigula deritzot.
Emozioei garrantzi handia ematen diezu.
Hezkuntzan Behar adina lantzen direla
uste alduzu?
Garai
batean, ikasteko modua “A, B, C” zen eta lan egiteko besterik ez ziren
prestatzen; orain, ordea, gaitasunen, emozioen munduan sartzen ari dira eta
norberak bere burua ezagutzeari ematen zaio garrantzia. Uste dut onerako edo txarrerako
emozioak oso garrantzitsuak direla pertsonentzat, horregatik lantzen badituzu,
kanporatzen badituzu, onuragarria izango da, gustura biziko zarelako. Guztiok
sentitzen ditugu poza, alaitasuna baina baita inbidia, haserrea... ere; baina horiek
erreprimitu baino gure emozioen mundu hori ezagutu behar dugu eta ulertuta zer
sentitzen dugun, nola sentitzen garen eta zergatik, ikusi beharko dugu nola egin
dezakegun lortu nahi dugun hori lortzeko, sentitu nahi dugun hori sentitzeko
eta
gure emozioekin modu partekatu batean bizitzeko. Modu honetan izango baikara
zoriontsu bai gu eta baita gure ingurukoak ere.
Pailazoak elkartearen aurpegia zarete,
baina atzetik beste hainbat lan eta pertsona daudela ikusi dugu. Zer nolako harremana
dago lanean ari zareten guzti horien artean?
Esan
beharra daukat, gure taldearentzat eta guretzat pertsonalki elkarteekin
izandako harremana oso aberatsa izan dela. Jende asko ezagutu dugu bere
txikitasunetik asko ematen ari dena eta hori zabaltzea oso garrantzitsua dela
deritzogu.
Mundura
zoriontsu izateko etorri gara etahorrek honako baloreekin zerikusia du:
osasuntsu bizitzea, naturarekin bat, nolabait ere gauden munduan aurrera
egitea, komunikatzen, kultura ezberdinak elkarrekin, elkartasunez; izan ere,
guk osotasunean ikusten dugu dena. Gure abesti batek esaten duen bezala, “eman
eta jaso, jaso eta eman elkartasuna da hori; eman eta jaso, jaso eta eman, ba
al dago ederragorik?. Euskal Herria, euskara eta irria”. Hori da, ematea eta
jasotzea.
Dena
den, badakigu askotan errazago gertatzen zaigula ematea jasotzea baino. Agian,
heziketagatik, betidanik esan baitigute lagunei eman egin behar zaiela, baina
eskatu behar
denean
asko kostatzen zaigu eskatzea. Baina egia esan, bizitza honetan eta mundu
honetan, ematea zein jasotzea tokatuko zaigu, eta hala egiten badugu, askoz
hobeto biziko gara.
Azken
finean, laguntza jasotzeak eta emateak asko betetzen gaitu. Guretzat oso
garrantzitsua izan da gai hau talderako eta horrela lan egiteak gure ibilbidean
gero eta indar handiagoa izatea ahalbidetu digu.
Jende
askorekin lan egin duzula ikus dezakegu. Esango zenuke lan boluntarioak egiten
dituztenenen artean ezaugarri finko batzuk dituen jendea dagoela?
Euskal
Herrian zorte handia dugu; nahiz eta gure herria txikia izan, ikus dezakegu lan
boluntarioak egiten ari direnen portzentajea handia dela: odol emaileak, gauza
ezberdinen alde gauza asko egiten dituztenak eta abar. Egia esan, profil
askotako jendea dago. Boluntariotza lan, talde, militantzia eredu zehatzagoak
edo klasikoak eman izan dira: naturistak, internazionalismo gaiarekin... Baina horretaz
gain, gizarte mailako gai sozial oso ezberdinak daude eta askoezezagunak,
horietan jende asko ari da lanean. Talde asko ezezagunak dira txikiak direlako,
gaixotasun horrek jende oso gutxi ukitzen duelako, mediatikoak ez direlako...
ez dira ikusten, baina hor ere milaka jende dago batean edo bestean
kolaboratzen.
Orduan,
profila oso ezberdinetarikoa da eta motibazioa ere askotarikoa da, baina azken
finean guztiak pertsonak gara eta nahiko antzekoak hala iruditzen ez bazaigu
ere. Bizitzari aurre egiterakoan, bizitzari zentzua aurkitu nahi diogunean eta bizitza
bakarra daukagunean gure buruarekin gustura sentitzen saiatzen gara. Guzti hau
egiteko, ordea, elkarrekin egoteko beharra dugu bai fisikoki baita emozionalki
ere; honela hartzen baitiogu zentzua bizitzari, konpartitzen dugunean.
Esan
duzu jende asko dagoela laguntza emateko prest. Baina
azken urteotan ikusten al da jendearen inplikaziomailahandituz
doala?
Asko
esaten da mundu globalizatu batean bizi garela eta beraz, indibidualismoaren
aroan, baina ez nago ziur. Argi dago, egungo gizartean inposatzen ari zaizkigun
ereduei begiratzen badiegu bai komunikabideetatik bai telebistatik baita zentro
komertzialetatik ere, transmititzen dizkiguten baloreak, nagusiki, kontsumoa,
itsura eta konpetentzia direla. Honek, norbera bere buruaz arduratzera,
indibidualismora eta kontsumora bultzatzen gaitu.
Egia da
honakoa hor dagoela eta ikusten dugula. Baina gaur egun, Euskal Herrian dauden
gazteak ikusirik oso pozik nago. Nire garaian gu ginenarekin alderatzen badut,
esan beharra dago denetarik dagoela, bai orain eta bai lehen; baina orokorrean,
gaur egun, Lasarte-Oriako gazteak ikustea besterik ez dago. Nik batzuetan
esaten dut “txikitan ostikoak baloiari eta handitan munduari” ematen zaizkiola.
Baina egia da antzerkia dela, dantza, musika, bertsolaritza, Jalgune... jendea
ikasten ari dela.
Agian,
pailazoa naizelako, “txuri beltzean jasotzen duguna eta koloretan transmititzen
saiatzen gara” ikusten ditugun gauza polit horiek zabaltzen zaiatzen gara eta
askotan arazoez hitz egitea baino, pailazoei gehiago gustatzen zaigu guk nahiko
genukeen munduaz hitz egitea. Horregatik, gure istorioak beti amaitzen dira
ongi.
Hau
guztiagatik begirada oso garrantzitsua da, egia da, gaur egun, badagoela
korronte nagusi bat eramaten zaituena. Baina mundua puzzle bat da eta bi aukera
daude: pieza eta kolore gutxikoa (txuri beltza) egiten dugu, edota puzzle hori
pieza askotakoa eta kolore askotakoa; gurea hor tartean dagoelarik. Puzzlea bi
piezatakoa oso erraza eta oso aspergarria da egiten, baina puzzle bat pieza
askotarikoa eta kolore asko dituena beste gauzabat da, gauza asko ikus
baitaitezke bertan, esaterako: hizkuntzak, nortasuna, baloreak… eta honakoa oso
garrantzitsua da. Izan ere, mundua koloreztatzeko jende asko ari da lanean.
Nabari
da zure hitz egiteko moduagatik egiten duzun hori maite duzula. Hau egia al da?
Bai,
gure lana oso esker onekoa da eta batzuetan konplexu pixka bat ere ematen digu.
Saioa amaitzen dugunean, orduak ematen ditugu muxuak eta hitz ederrak banatzen.
Batzuek
esaten
digute pazientzia handia izan behar dugula eta guk esaten dugu “ ze pazientzia?
Hau txollo bat da”. Zure lana amaitu eta “ze polita zaren”, “ilargia baino
politagoa”, “zu zara politena”, “aurrekoari ere esan diozu! Bai, baina orain benetan
zu zara!”, “badakizu inoiz ez didatela horrelakorik esaten? Ba etorri berriz
ere eta esango dizut 1000 aldiz”.
Oso
esker oneko sentitzen gara eta horrek zuk egiten duzuna pixka bat
erlatibizatzera eramaten zaitu. Denok inurriak gara, jarri Pasealeku Berrian
itsasoari begira hau haserre dagoenean eta jabetuko zara zeinen txikia zaren.
Egia esan, oso txikiak gara. Gure kasuan, denetarik egongo da, gure lana gustatzen
ez zaiona, txarrak garela esango duena, baina maitasun asko jasotzen dugu eta
horrek izugarri gozarazten digu. Gainera, besteen lana ere baloratzera eramaten
zaitu.
Nire
ustez, denak gara beharrezkoak: kale garbitzaileak, tabernariak, komertzianteak,
irakasleak… ez dagoela lanbide bat beharrezkoa ez denik. Den denak dira
beharrezkoak eta egiten duzun hori maitasunez, ilusioz eta zerbait ematen ari
zarenean sentsazioz egiten baduzu, hori eskertu beharra dago.
Honetaz
gain, gure lana zenbat etxetara iristen den ikustea oso aberasgarria da. Asko
betetzen gaitu etxean euskara jasotzen ez duten haurrengana ere heltzen garela
eta eurak gugana hurbiltzeko egiten duten esfortzua ikusteak. Adibide polita
Bizkaian gertatutakoa izan zen, ume baten marrazkian hauxe irakurri ahal izan
nuenean: “Porrotx nire lagun hobetoagoa zara”. Honakoa ikusirik nola ez dut
nire lana maitatuko!
Ikusten
dugu lan boluntarioetan esperientzia asko bizi izandakoa zarela. Jendea
animatuko zenuke lan horiek burutzera?
Nik
uste dut jendea mundu horretan badabilela. Hala ere, guk Irrien Lagunak Klubean
elkartasuna antolatu nahi dugu, aipatzen ari garen gizarte mailako elkarte
txiki eta anitz horiei begira.
Errealitate
horiei begira boluntario sare bat sortu nahi dugu, nahi duenak zerbait
eskaintzeko aukera izan dezan, adibidez, bisita bat ospitalean. Horrelako
gauzak antolatu gabe daude. Seguruenik norbaitek horrelako zerbait egoteko
prest egongo ginatekeen galedu ezkero, baietz esango genuke. Guk bolondres sare
honekin euskaratik, gure hizkuntzatik, errealitate horiengana iritsi nahi dugu,
haien balio handiko lana jaso eta zabaldu eta gu haientzat bozgorailu bat izan,
haientzat ere zerbait baliagarria izan.
Enpatiatik
ere iritsi egin behar dugu, alaitasunetik, alaitasuna eta maitasuna arma
handiak dira, indar handia dute, baita elkartasunak ere. Baina honakoa modu
partekatu batean eta elkarlanean egitea ezinbestekoa da, gu egunen batean ez
gara egongo, baina proiektua bai, hori nahiko genuke behintzat.
Azken
finean, bizitza bat da, jaiotzen garenetik hiltzen garen arte eta beraz,
haurrik ez duenari ere axola behar zaio haurrei ematen zaien heziketa nolakoa
den, zein irakaskuntza daukagun.
No comments:
Post a Comment