ORRIALDEAK

2012/05/30

ETA GAZTEOK ZER?

3.6. materian gaur egungo gazteriaren inguruko bideo oso interesgarria jaso dugu.




NOLAKOA DA GAUR EGUNGO GAZTERIA?

ZEINTZUK DIRA GURE LEHENTASUNAK?

ZEIN GIZARTE MUGIMENDUETAN HARTZEN DUGU PARTE?



NOLA BIZI ETA ULERTU BEHARKO GENUKE TALDEA?

NOLA EGITEN BEHARKO GENUKE POLITIKA?


GURE ERRONKA DA GUZTION ARTEAN ERANTZUNAK BILATZEA!

2012/05/28

Ikasleen aipuak

AUZOLANA

3.6. materian zehar 3.mailako ikasleek egindako aipuak auzolanaren inguruan duten ikuspegia islatuz:




ETA ZUEK ZER DIOZUE AUZOLANARI BURUZ?

2012/05/26

TRUKE AZOKA MARTXAN DAGO!



ASTELEHENEAN eta ASTEARTEAN  Truke Azokarako MATERIAL BILKETA egingo da!


Honakoa izango da ordutegia:
Goizez 10:00-11:00
Arratsaldez 16:00-17:00



BEGIRATU ETXEKO HARMAIRU GUZTIAK, ZIUR GAUDE ERABILTZEN EZ DITUZUEN GAUZA ASKO EGONGO DIRELA!!!MATERIALAREN TRUKE BOLETO BATZUK EMANGO DIZKIZUEGU ETA BOLETO HORIEKIN, TRUKE AZOKAREN EGUNEAN, EKAINAK 4EAN, GAUZA BERRIAK HARTU AHAL IZANGO DITUZUE!!


ANIMATU ETA PARTE HARTU MESEDEZ!!!!

Truke-Azoka Taldea

2012/05/05

BERDIN-BERDINAK KIROL TALDEA


Proiektu honen kide dira Olatz Berdarrain, Amaia Elortza eta Garazi Iturzaeta. Euren helburu orokorra, jolasa eta inteligentzia emozionalaren funtsezko oinarriak garatzea da. Modu honetan, hezkuntzarekin erlazio zuzena duten jarrera eta baloreak lantzeko aukera dute, adin tarte eta egoera ezberdinetan zentratuta.
Horretaz aparte, proiektuari zuzenduriko helburu zehatzak definitu dituzte, non teoria eta praktika uztartzen dute:
  • Gardner-rek aipatzen dituen inteligentzia mota ezberdinak, jolasen bitartez ezagutzera eman.
  • Ingurune ezberdineko ezagutzetan jolasa tresna modura izanaz, ezagutaraztea, bizitzea eta gozatzea.
  • Egoera ludiko batean dauden, adin eta egoera ezberdineko pertsonekin, konbibentziako eremu ezberdinak garatzea.
  • Jolas kognitiboak, motorrak eta inteligentzia emozionalak, hiruen nahasketak, ematen duen aukerarekin esperimentatzea eta garatzen joatea



KOLABORATU NAHI DUZUE?



GKEak


Talde honetan Alba Mendazona (Kainabera), Alberto Arberas eta David Fernandez (Miski Peru), Olaia Gastiain (Anelkar) eta Beñat Arbelaitz (AMS) ari dira lanean. Helburuak herriari GKE ezberdinen inguruan berri ematea eta hauek kontzientzia eta diru laguntzak lortzeko hainbat proiektutan parte hartzea dira.


Beraz, eurak egindako lanaren berri azalduko dizuegu hurrengo asteetan zehar, beharrezkoa ikusten baitugu GKE horiek zer nolako aukerak eskaintzen dituzten zabaltzea. 

Eta zuek, GKEren batean lan egiten al duzue?
Osa dezagun ezagutza denon artean! 
Animatu zaitezte eta partekatu zuen bizipenak!



HERRIKO FESTAK!


Eider Korta / Andoni Añorga / Ane Arteaga / Ixone Iñarra / Jasone Iriarte / Enaritz Mendiluze




"Herriko festa alternatiboak antolatzen dituzten gazte taldeetan gabiltza: Mutriku, Soraluze, Arbizu eta Lasarte- Orian.  Bertan, herritarren nahiak eta beharrak kontuan izanda, euren gustukoak izango diren jarduerak eta ekintzak planteatzen saiatuko gara. Erabakiak elkartrukatzeko, bilerak erabiliko ditugu, eta gure artean, herri bakoitzean ditugun proposamenak konpartitu, eta interesgarrienak edo gustukoak zaizkigunak, gure herrian proposatzeko ere erabili ditzakegu".


SORGIN JAIAK (Lasarte): 

  • Sorrera: Udaletxeak herriko festetan txosnak debekatu zituen(beste gertakari batzuen artean). Horren ondorioz, herriko gazteek talde hau sortu sortu zuten herriko nahiak zein beharrak asetzeko asmotan.
  • Erakunde mota: Lasarteko gazte asanblada (festa alternatiboak).
  • Nola: bileren bitartez. Astean behin edo bitan elkartzen dira.
  • Ekintza motak: herriko festetako ekintza mota ezberdinak antolatzea: umeen zein koadrila eguna, San Pedro eguna, txupinazoa, jaien bukaera...
  • Norentzat: herritik herriarentzat eta konpotik etortzen diren guztientzat.
  • Azken helburua (emaitza): herriko festa alternatiboak sortzea, herriko jendearen arteko harremanak indartzea, euskararen erabilera sustatzea, parte-hartzea bultzatzea eta festez gozatzea.


GALTZAGORRI (Soraluze)
  • Erakunde mota: Gazteen Kultur Elkartea.
  • Nola: bileren bitartez. Astean zenbait alditan elkartzen dira.
  • Ekintza motak: kontzertuak, haurrentzako jolasak, etab.
  • Norentzat: herriko guztientzat.
  • Azken helburua: jai euskaldun eta parte hartzaileak antolatzea.

ZIZKERTE KULTUR TALDEA (Arbizu)
  • Erakunde mota: kultur taldea
  • Nola: bileren bitartez gehienbat.
  • Ekintza motak: herriak parte hatzeko ekintzak burutzen dituzte: argazki lehiaketak, balkoien lehiaketak, herriko festa ezberdinak...
  • Norentzat: herritik herriarentzat.
  • Azken helburua: Herriak talde modura parte-hartzeko ekintzak antolatzea.

LAPAZORRI (Mutriku)
  • Erakunde mota: Aisialdirako eta festetarako kultur taldea.
  • Nola: partaideen arteko bileren bitartez.
  • Ekintza motak: udako ekintza ezberdinak prestatu, gazte eguna  Malen txiki eguna antolatu, etab.
  • Norentzat: herriko gazteentzat.
  • Azken helburua: gazteei ekintza alternatibo anitzak eskaintzea.


ETA ZUEK, HERRIKO FESTETAN HARTZEN DUZUE PARTE?

HERRITIK HERRIARENTZAT

SAVE THE CHILDREN




Gaur egun 5 eta 17 urte bitarteko 218 milioi haur  langile dago munduan. Erdiak baino gehiagok, 126  milioi inguruk, lan arriskutsuak egiten dituzte eta 8  milioi eta erdi inguru lan motarik okerrenean  harrapatuta daude, legez kanpo, lan umiliagarri eta arriskutsuetan, esklabotza baldintzetan; hori dela eta,  Save the Children erakundeak berehalako ekintza  erabakigarrirako deia egiten du haurren esklabotzaren  aurka egiteko.

Save the Children ordainik gabeko GKE. Ikuspuntu politiko zein erlijiosotik aztertuta, plurala eta independentea dela esan dezakegu. Beraien helburu nagusiena haur behartsuen interesak modu aktiboan defendatzea da, gaur egun hainbat herrialdetan ematen den esklabotza eta abusuak salatuz.

Erakundeak dituzte 29 herrialdetan eta 120 programa baino gehiagotan ari dira parte-hartzen. 1919tik, gizarteko eremu ezberdinetan lan egiten dute: hezkuntzan, osasunean, familien bateratzean hondamendi zein guden ostean, abusu sexualen prebentzioan, etab.



Elkarte honetan Maite Solaun eta Sandra Abrilek hartzen dute parte. Lan boluntario honen helburuak hauek dira: haur etorkinei ahalik eta gehien laguntzea, haur etorkin eta babesgabetuen interesak era aktiboan defendatzea eta denon eskuetan dauden baliabideak haien eskuetara jartzea.

Ordainik gabeko lan hau egitean, Sandra eta Maitek bete nahi dituzten helburuak honakoak dira: alde batetik, haur inmigranteei ahalik eta gehien laguntzea haien eskubide eta betebeharrak errespeta daitezen eta, beste alde batetik, gure eskuetan dauden materialak beraien eskuetara zabaltzea.

Aipatutako helburuak kontuan izanik, hona hemen proiektua aurrera eramateko hilabete hauetan burutuko dutena:

  • Material didaktikoak bilatu eta haien txokoa ornitu.
  • Proiektu bat aurrera ateratzeko txostena osatzea.
  • Ahalik eta gehien haur horiei languntzazkoa izatea, erreferente helbu bat izatea (askotan ez baitute edukitzen).





*GKE honen inguruko informazio gehiago nahi izane gero: http://www.savethechildren.es/ )

Aisialdeko Taldeak

Maria Aguayo / Katia Lacalle / Lourdes Sesma / Ana Sáenz del Burgo


NON EGINGO DUTE BOLONDRES LANA?

  • Katia: San Viator Scout Taldea (Vitoria-Gasteiz)
  • Maria & Ana: San Juan Parrokiako aisialdi taldea (Vitoria-Gasteiz)
  • Lourdes: Gaztedi txiki (Errenteria)

ZEIN IZANGO DA INTERBENTZIO MOTA?

Laurak begiraleak izango dira.
  • Katia: Haurrei balioetan hezi modu dinamiko eta entretenigarri batea (8-11 urte bitarteko haurrak).
  • Maria eta Ana: haurrei balio kristauetan hezi modu dinamiko batean (11urteko haurrak).
  • Lourdes: Haurrei eta gazteei bizikidetzan heztea kritikotasuna garatuz (10-18 urteko haurrak).


ZERTARAKO? HELBURUAK:

  • Katia, Maria eta Ana: larunbat arratsaldetan denbora librea beste modu batera aprobetxatzeko. Jolasen bitartez ikastea. Oinarriak: Jokuak, jolasak, ekintza ludikoak, irteerak, udako kanpamenduak...
  • Lourdes:ostiral gauetan eta larunbat arratsaldetan gai ezberdinak jorratuz debora librea beste modu batera aprobetxatuz. Oinarriak: udako kanpamenduak, egun pasak, irteerak...


ZEINTZUK IZANGO DIRA IKASLE HAUEN EGITEKOAK?

  • KATIA: asteburu baterako menua prestatu. Dieta orekatu bat nolakoa den lantzen ari dira.
  • ANA-MARIA: Haurrek beraiek bilera bat antolatu eta bideratu, gatazken kudeaketa.
  • LURDES: DBH4 ko talderean datorren urteko plangintzaren diseinua egin (nire eta imanolen, LHko ikaslea, taldea da eta elkarrekin egiteko asmoa daukagu)
 

HAINBAT AISIALDE TALDE DAUDE, PARTE HARTU ETA HAURREKIN BATERA IKASI!

ESKORIATZAKO ZAHARREN EGOITZA

Janire Sagarzazu / Maialen Sarasa / Ziortza Fernandez



ZEINTZUK DIRA TALDE HONEN HELBURUAK?

  • Zaharren bizi kalitatea mantentzea (memoria, mugimenduak, ...) mantentzen edo hobetzen laguntzea.
  • Ekintza berriak proposatzea eta prestatzea.
  • Pertsona helduei laguntza eskaintzea.
  • Euren egunerokotasuneko ekintzetan laguntzea.
  • Entzunak direla sentiaraztea eta ziurtatzea.

HELBURUAK LORTZEKO, ZE EKINTZAK BURUTUKO DITUZTE?
  • Ipuin eta fabulen kontaketa.
  • Masaje tailerra.
  • Karaokea.
  • Marrazki erakusketa.
  • Erlaxazio ariketak.
  • Bingoa.
  • Psikomotrizitatea
  • ...
Astean hiru egunetan biltzen dira Zaharren egoitzan, hogei bat adinduei laguntza eskaintzeko asmotan. Bertan, haiekin batera lanean aritzen den psikologa batekin dihardute, euren bidelagun eta orientabide delarik. 

Down Araba Isabel Orbe

Garazi Pérez de Mendiola

Itziar Ibáñez

Sandra Martínez





"Isabel Orbe elkartean gaude boluntariotza lana egiten. Down Sindromea duten haurrek eta haien familiek osatzen dute elkartea eta hauek dituzten beharrak erantzutea dugu helburu nagusi. Gure parte-hartzea bi ekintza ezberdinetan kokatzen da. Alde batetik, larunbatetan antolatzen den aisialdi jardueretan eta, beste alde batetik, uztailean Bernedora egingo den irteera bat antolatzen".  

"Down Araba Isabel Orbe" Taldea.



Talde honek elkartearen aisialdian parte-hartuko du. Horretaz gain, Uztailean egingo duten irteeraren plangintza antolatu beharko dute.

HARE HAIZEA

Nagore Salegi & Maialen Zubizarreta



Erakundearen helburu nagusia:
Udako bi hilabete gogorrenetan (kanpamentuetan 50-60ºC egiten dituenean) Saharako umeak bertako familietara ekartzea eta urte amaieran, elikagaiak biltzeko karabanan lagundu, laguntza humanitarioz bizi baitira.

Guk erakundean burututako ekintzak:

Saharako haurrak uda garaian datozela kontutan izanda, udako ekintzen plangintza bat sortu dugu. Bertan, egunez egun egin daitezkeen jolas, tailer, kirol, jinkana .... ezberdinak antolatu ditugu. Hauek proposatzerako garaian, kulturartekotasuna, kontsumismoa, ingurugiroaren zaintza ... kontutan izan ditugu. Saharatik datozen haurrak gizarte berri batera datoz, hori dela eta, gure helburuetako bat bertan ongi integratzea izan da, betiere ardatza jolasa izanik.
Bestalde, Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko udaletxeetan izan gara, aurreko urteko proiektuari itxiera eman eta aurtengoa aurkeztera. Udaletxeetan, gizarte zerbitzuetako langileekin harremanetan egon gara.

Honez gain, Goi Urolako egunkari eta aldizkarietan familiak Saharako haurrak ekartzera bultzatzeko artikulu bat idatzi genuen. Bertan, krisia dela eta familien partehartzea murriztu denez, honi buelta eman eta familia berriak lortzeko asmoz.
Bilerak oso garrantzitsuak izan dira boluntariotza lan honetan zehar, pisu handia izan dute. Astearte gauero elkartekoekin bildu gara, bertan, aurreko urteko proiektuari amaiera eman eta aurtengoa moldatzeko.

Elkartekoekin, biltzeaz gain, familekin ere bildu gara, haurren osasuna dela hizpide. Saharako haurrei osasun errebisioak, non, noiz ... egin adostu ditugu familiekin. Honen arabera, zehaztutako zitak hartzea erakundearen esku gelditu da. Ekintza honetan ere, gure eskuhartzea izan da.

Gure boluntariotza lana hau izan da, HUHEZIko kurtsoa bukatu arte, hala ere, gure boluntariotza lana ez da hemen amaituko. Izan ere, familiakoekin bilerak egiten jarraituko dugu, baina elkarteko kideekin egiten ditugun bilerak alde batera utzi gabe. Honez gain, udan begirale gisa arituko gara haurrekin, guk prestatutako ekintzak gauzatzeko. Honi esker, guk prestatutako plangintza aurrera eraman daitekeen ala ez ikusi ahal izango dugu, hau da, bideragarria den ala ez.


Disgaitasuna duten pertsonekin aisialdian!

Ioune Zulaika / Ioritz Aizpurua / Mikel Arrieta / Maddi Larrea

Hirugarren mailako ikasle hauen helburua disgaitasuna duten pertsonekin aisialdiko eremu desberdinetan aritzea da, igerilekua, kalean,... jarduera desberdinak eginaz eta beraien gizarteratzea bultzatuz.

Taldea 4 ikaslek osatzen dute eta, kasu honetan, bakoitzak erakunde desberdin batean egingo du ordainik gabeko lana. Hori dela eta, euren eginkizunak ezberdinak izango dira.


Ioritz ASPACEn aritzen da:
  • Arrasateko kaleetan barrena.
  • ASPACEko erabiltzaileekin pintxo-potean.
  • Arratsalde dibertigarriak pasatzen ekintza ezberdinak eginez.




Iosune ATZEGIn dago boluntario gisa. Bi zapatutik behin, erabiltzaileekin Azpeitiko kaleetatik edo beste herri batera eguna ematera joaten da. Irteera horietan hainbat dira burutzen dituzten ekintzak: arratsaldea pasatu, beraiekin hitz egin, kafea hartu, etab.


Mikel Lourdesera joan da bertara joaten diren umeekin jarduera desberdinak burutzera eta, modu horretan, astebete paregabe bat igarotzera.

Maddi Bergarako igerilekuetan aritzen da behar bereziak dituzten umeekin. Igeri egiten irakasteaz gain, uretan ekintza anitzak aurrera eramaten ditu haurrek denbora dibertigarria pasa dezaten.

XIRIMIRI GAZTE TALDEA




ZER DA XIRIMIRI GAZTE TALDEA?

Oinarriak:

  • URGULL kristau elkarteko gazte taldea.
  • Ekintzaren pedagogiatik abiatuz (EKINTZA-GOGOETA-OSPAKIZUNA) gazteei fedearen esperientzia bideratzen dien heziketa taldea.
  • Parte Zaharreko gazteei eskaintzen zaien talde esperientzia bat.


Honako pedagogia jarraitzen dute:

  • Heziketa osoa, pertsona bere osotasunean hatzen duena, elkarbizitzarako baloreak transmititzen dituena eta galdera oro egitera bultzatuko dituena.

  • Askatzailea, menperatzaile eta menperatu elkarren kontra jarriak egotearen rollak (adb. Hezitzaile - gazte) gaindituko dituena.

  • Zentzu kritikoa emango diena, ikusle pasibo izatea baino jarrera proaktiboago bat bultzatzen duena, errealitatea eraldatzeko konpromisoa har dezaten.

  • Eraginkorra, EKINTZA-GOGOETA-EKINTZA metodoa erabiliz. Horretarako gaztetxoen behar eta ahalmenei begira, haiek ardatz izanik, haien jokaera eta dinamismoaz baliatuz EKINTZAK burutuko ditugu. Helburua gogoeta bideratzea da




Xirimiri Gazte Taldean Eider Villalba eta Uxue Altuna hartzen dute parte. Haien helburu nagusiena gazteei euskaraz aisialdirako aukera ematea eta bizikidetzarako oinarriak transmititzea da. Bizikidetzarako balore hauek modu sendoan barneratzen lagunduko dituzte haurrak, beti ere talde modura. Horretaz gain, XIRIMIRI-ko begiralekin lan egingo dute, aspalditik egiten dituzten lanetan lagunduz.

Ekintza ezberdinak burutuko dituzte, bai gazteekin, bai begiraleekin.

  • Bilerak:
    • Gazteekin: adinaren arabera ostiralero ekintza ezberdinak egiten dira haurrekin gai zehatz bat lantzeko.
    • Begiraleekin: gazteekin egingo diren ekintzen antolaketa (irteerak, ibilaldiak, udalekuak, ostiraletako saioak, etab) zehaztu, proposamen berriak plazaratu, XIRIMIRI-ren egitekoei buruz (ekonomikoak, harremana, etab.) hitz egin eta zehaztu.
  • Ibilaldiak
  • Udalekuak
  • Ruta



BEGIRALE TALDEA


Leire Larrea / Imanol Michelena / Maria Urcelay / Julen Aranburu / Unai Azkarate

“Lan talde hau osatzen dugun guztiok Aisialdi talde ezberdinetako partaide gara, nahiz eta partaide bat bertso eskolakoa izan. Begiraleak gara hain zuzen ere. Orduan lan boluntario antzerakoak egin ditugu guztiok.

Esan beharra daukagu, aurretik ere lan boluntarioa egiten genuela, baina materia honetan eskatu digutenez, lan boluntario hori ezberdina izan behar zen edo normalki egiten ditugun gauzak egiteaz gain, aparteko beste zerbait egin behar izan dugu edota beste modu batera esanda,  non fokatu gure arreta eta denbora zehaztu behar izan dugu.

Boluntariotza eta lan solidarioari buruz ikasten ari gara eta geure esperientzia pertsonaletik abiatuta ondorengo proiektua martxan jartzea hautatu dugu. Bertan lan boluntarioa zer den edo nola ulertzen dugun azalduko dugu, hauek praktikatzeko arrazoiak eta eguneroko bizitzan suposatzen dizkiguten sentipenak eta ondorio pertsonalak”. 

Begirale Taldea.



NON EGITEN DUTE ORDAINIK GABEKO LANA?

Oñatiko Bertso Eskola (Oñati)
Lapazorri Gaztelekua (Mutriku)
San Juan Parrokia (Gasteiz)
Gaztedi Txiki (Errenteria)
Kazkabarra (tolosa)


ZEINTZUK DIRA ZEHAZTUTAKO HELBURUAK?
  • Gazteen aisialdian heziketa sozial bat jasotzea, gizartearentzat onuragarriak direla uste dugun baloreetan hezituz.
  • Elkar-laguntza, zerbitzua, kolaborazioa eta solidaritatea potentziatuko dituzten ekintzak eta posturak bultzatzea.
  • Sentsibilitatea alor ezberdinetan haurrei zabaltzea: plastika, jolasa, musika, dantza, antzerkietan...
  • Taldeko bizitza eta lana gazteengan potentziatzea.
  • Naturara hurbiltzea eta honekiko errespetua sustatzea.
  • Gure gizarteko partaideen integrazioa bultzatzea, beraien euskalduntze prozesua potentziatuz.
  • Gure gizarteko partaide bezala hezten laguntzea.
  • Haurrak ongi pasatzea eta disfrutatzea

Ekintzei dagokionez, talde bakoitzak bere ekintzak burutuko ditu, baina asteburu batzuetan elkarrekin egon eta mendira joateko irteerak programatuko dituzte.



ANIMATU ZAITEZTE ETA IKASLE HAUEN MODUAN, BEGIRALE IZAN!

LAN POLITA ETA ABERASGARRIA ALDI BEREAN!


TRUKE AZOKA Proiektua


Azoka-Truke proiektuko kideek Eli, Miren, Sara, Iñigo, Arkaitz eta Intza dira, hirugarren mailako HH-ko ikasleak.


PROIEKTUAREN NONDIK-NORAKOA:

“Gure proiektua unibertsitatean, truke-azoka bat egitea da eta horretarako beharrezkoa izango da jendearen parte hartzea. Hasiera batean unibertsitateko ikasle nahiz irakasleentzat zuzenduta egongo da baina sarbidea ez da inorentzat itxita egongo, hau da, unibertsitatez kanpoko norbaitek honen berri izanez gero ez luke arazorik izango bertan parte hartzeko.
Truke-azoka hau ekainaren 4ean egingo dugu eta hau aurrera eramateko, hainbat ekintza burutuko ditugu eguna baino lehenago. Hala nola, unibertsitatean hainbat kartel edo mural jarriko ditugu, kontzientziazio egun bat antolatuko dugu eta e-mailak bidaliko ditugu (ekintza burutu baino hiru aste lehenago, bi aste lehenago eta astean bertan).

Bertara ekarri daitekeen materiala edozein motatakoa izan daiteke: arropa, jolasak, liburuak, eskolarako materiala, musika, panpinak, jostailuak … Etxean erabiltzen ez dugun guztia alegia. Jarraian aipatuko dugun moduan, proiektu honen helburu nagusia gaur egungo kontsumismoaren ideia aldatzea da eta baita guztiok erabiltzen ez ditugun eta besteentzat baliagarriak izan daitezkeen zenbat gauza dauzkagun hausnartzea. Dakizuen bezala, hirugarren mailako bi ikasle Afrikan ditugu eta horregatik truke-azoka honetan soberan dagoen guztia ZAMBIARA bidaliko da bertako haurren bizi-kalitatea hobetzeko asmoz. Orain aipatu dugun hau aurrera eramateko, truke-azoka honetan diru-bilketa txiki bat egin beharko dugu, izan ere, sobratzen den material guztia Zambiara bidaltzeko dirua behar baita”.
Truke Azoka taldea


Zeintzuk dira honako proiektua gauzatzearen helburuak?

  • Euskara ardatza izatea.
  • Gaur egungo kontsumismoaren egoerari buruz hausnartu eta hau aldatzen saiatzea.
  • Aurrez-aurreko harremanak berreskuratu eta jendearen arteko komunikazioa bultzatzea.
  • Jende berria ezagutzea.
  • Esku zabaltasuna edo esker-ona bultzatzea. Truke-azokan sobratzen den guztia ZAMBIARA bidaliko da. Bertako haurren bizitza kalitatea hobetu dezagun.
  • Konpetentziak garatzea: Talde-lana, Komunikazio eraginkorra, entzute-aktiboa, parte hartze aktiboa, besteen lekuan jartzeko ahalmena etab.



NOIZ IZANGO DA TRUKE AZOKA?

Eguna: EKAINAK 4


Ordua: oraingoz 9:45-11:1515:45-17:15


Non: KLAUSTROAN


ANIMATU ZAITEZTE!!