Ane Elkoro, Ixone Telleria,
Ainara Derteano, Itxasne Aldekoa eta Ana Perez gogor ari dira lanean
"euskara batzordea" taldean. Prozesu osoan zehar 5 ekintza egitea
aurreikusten dute: piropo lehiaketa, euskal abestiz osatutako CDak, jinkana,
kale neurketa eta bideoa.
PIROPO
LEHIAKETA
|
Data: Maiatzaren 2tik 12ra
|
Zertan datza?
HUHEZIko ikasle,
irakasle eta langile orok parte- hartu dezakeen lehiaketa bat da hau. Honen
berri emailez, ahoz eta kartulina bidez emango dugu.
Jarduera ondorengoa
izango da: parte- hartzaileek euskarazko piropo bat idatzi beharko dute eta
ondoren hau HUHEZIko kafetegian egongo den kutxa batean sartu beharko dute
(jakina, piropoarekin batera egilea edo ezizen bat ere jarri beharko da).
Guzti hau astebeteko epean gauzatuko da.
Ondoren, astebete
igarotakoan, Euskara Batzordeak piropo guztien artetik onena aukeratu eta
irabazle izendatuko du. Izenez, irabazle bakarra egongo bada ere, partaide
guztien parte- hartzea eskertze aldera, Txomin Txapel egunean “Piropo
lehiaketan” agertutako piropo guztiekin pegatinak egingo ditugu; eta
pegatinok hilaren 18an guztion eskura egongo dira.
|
Arauak:
- Euskaraz idatzitakoa izan behar da.
- Ez da plagiorik onartuko.
- Itzulpen kaxkarrek ez dute balio izango.
- Originaltasuna kontutan hartuko da.
-Ezin daiteke inor iraindu.
|
Helburuak:
- Gure artean hain ezaguna ez den euskararen eremu hau ezagutzara
ematea
- Ingurukoei hitz goxoak esateko beste
hizkuntzetara jo behar ez dugula konturatzea.
- Euskaldunok ere elkarri piropoak botatzen
badakigula erakustea.
|
EUSKAL
ABESTIZ OSATUTAKO CDak
|
Data: Maiatzaren 10a
|
Zertan datza?
Euskara
bultzatze aldera, euskal musikaz osatuta egongo diren CDak sortuko ditugu. CD
gehienak Txomin Txapel egunari begira egingo dira; izan ere, egun ospetsu
honetan herriko tabernetan euskal musikaz osatutako CDak jartzeko gonbitea
egin nahi diegu Eskoriatzako tabernei. Jakina, CD horiek egin eta hauek
banatzeaz gu geu arduratuko gara.
Bestalde,
HUHEZIko kafetegirako beste CD bat egingo dugu. Izan ere, ohikoena bertan
Euskal Herrikoa ez den musika entzutea da eta hori aldatu beharreko ohitura
bat dela deritzogu. Beraz, astean zehar euskal musikaz gozatzeko aukera
egongo da kafetegian ere.
|
Helburuak:
- Geure herrikoa
den musikaz gozatzeko aukera eskaintzea
- Testuinguru euskaldunago bat bultzatzea
|
JINKANA
|
Data: maiatzaren 14tik aurrera (oraindik ere zehaztu
beharra)
|
Zertan datza?
HUHEZIko ikasle, irakasle eta langile orok parte- hartu dezakeen lehiaketa bat da hau ere. Honen berri emailez, ahoz eta kartulina bidez emango dugu. Jarduera ondorengoa izango da: Lau asteko iraupena izango du, beraz, aste bakoitzean pista ezberdin bat emango da amaieran pertsonaia bat asmatzeko kapazak izanez.
Pista horietako bakoitza, korreoz bidaliko dugu eta unibertsitateko ikasgela, pasillo, klaustro eta kafetegian ere jarriko ditugu beti eskuragarri izateko asmotan. Lau pista ezberdin emango ditugu eta pista horiek jakinik, azken euskal pertsonaia hori asmatzea egokituko zaie parte-hartzaileei. Hori bai, parte-hartu nahi izanez gero, derrigorrez taldeka izan beharko da.
Azkenik, irabazle izango den talde horrentzat (azken pertsonai hori asmatzen dutenentzat) sari potoloa egongo da. Izan ere, irabazleei Txomin txapel jaialdiko bazkariko menua ordainduko zaie.
|
Arauak:
- Taldeak 8 kidekoak izango dira gehienez.
- Unibertsitatean zehar egongo diren kartulinak errespetatu.
|
Helburuak:
- Jokoen bidez gure ingurua euskaratzea
- Ikasleei ondo pasatzeko eta disfrutatzeko aukera eskaintzea
|
KALE
NEURKETA
|
Data: Maiatzaren 8, 10 eta 14
|
Zertan datza?
HUHEZI
mailan euskarak duen presentziaz jabetu eta euskararen erabilera gogoeta
egiteko egiten da kale neurketa. Fakultatean urteetan zehar euskararen
erabileraz ohartzeko baliagarria da jarduera hau.
Lehenbizi,
kale neurketen inguruko formazioa jasotzea beharrezkoa da, ondoren egin
beharra arrakastatsua izan dadin. Izan ere, kontuan izan beharreko zenbait
aspektu daude; esate baterako, kale neurketa gauzatzen den tokia (kafetegia,
klaustroa edo talde- lana, alegia). Behin beharrezkoa den formazioa jasota,
hiru egun ezberdin aukeratu eta hauetan inguruan ditugunek elkarrekin
komunikatzeko darabilten hizkuntza zein den identifikatu eta neurketak
egiteko fitxan apuntatu behar dugu.
Ekintza
hau, Euskara Batzordeak ia ikasturtero egiten duen jarduera bat da. Kasu
honetan, gure laguntza eskaini diogu elkarteari kale neurketa hauek gehiago
sakontze aldera. Modu honetan, datu gehiago egongo dira aztertzeko eta
ikerketa aberatsagoa izango da.
Bukatzeko,
esan, zoritxarrez kale neurketa hauen emaitzak ezin izango ditugula
txostenean txertatu. Izan ere, Euskara Batzordeko kide diren Asier Irizar eta
Izar Larrañagak azaldu digutenez, kale neurketa hauen emaitzek lanketa handia
dute atzetik, eta prozesu luze baten atal bat baino ez dira. Hau da, kale
neurketen emaitzen arabera, hauek hobetze aldera zer eta nola egin daitekeen
ere zehaztu behar da. Beraz, ikerketa honen emaitzek abenduan ikusiko dute argia.
|
Arauak:
- Ezin diogu inguruko inori kale neurketa honen
berri eman. Izan ere, baliteke hizlarien hizkuntza ohiturak aldatuak izatea.
|
Helburuak:
-HUHEZIko
Fakultatean euskararen erabilera neurtzea (bai ikasle, irakasle eta langileei
dagokienez).
|
BIDEOA
|
Data: Maiatzeko azken astean
|
Zertan datza?
Bideo bat egingo dugu euskararen inguruan. Bide honetarako, jendeari euskara beraientzat zer den eta euskarako hitzik politena zein den galdetuko zaie. Grabaketa guztiekin, bideo bakarra osatuko dugu eta iruditzen zaigu, bideo horri esker benetan konturatuko garela euskararen egoera zer nolakoa den edo behintzat, jendeak maite duen edo ez.
|
Arauak:
- Hitz bakarra erabili beharko da “euskara” definitzeko.
|
Helburuak:
- Euskararen garrantziaz ohartaraztea ingurukoei.
- Bakoitzaren ikuspuntu desberdinak aztertzea.
|
EUSKARA BATZORDEAN PARTE-HARTU NAHI?
Jarri beraiekin kontaktuan, zuen kolaborazioa eskertuko dute!
No comments:
Post a Comment