ORRIALDEAK

2012/05/05

TRUKE AZOKA Proiektua


Azoka-Truke proiektuko kideek Eli, Miren, Sara, Iñigo, Arkaitz eta Intza dira, hirugarren mailako HH-ko ikasleak.


PROIEKTUAREN NONDIK-NORAKOA:

“Gure proiektua unibertsitatean, truke-azoka bat egitea da eta horretarako beharrezkoa izango da jendearen parte hartzea. Hasiera batean unibertsitateko ikasle nahiz irakasleentzat zuzenduta egongo da baina sarbidea ez da inorentzat itxita egongo, hau da, unibertsitatez kanpoko norbaitek honen berri izanez gero ez luke arazorik izango bertan parte hartzeko.
Truke-azoka hau ekainaren 4ean egingo dugu eta hau aurrera eramateko, hainbat ekintza burutuko ditugu eguna baino lehenago. Hala nola, unibertsitatean hainbat kartel edo mural jarriko ditugu, kontzientziazio egun bat antolatuko dugu eta e-mailak bidaliko ditugu (ekintza burutu baino hiru aste lehenago, bi aste lehenago eta astean bertan).

Bertara ekarri daitekeen materiala edozein motatakoa izan daiteke: arropa, jolasak, liburuak, eskolarako materiala, musika, panpinak, jostailuak … Etxean erabiltzen ez dugun guztia alegia. Jarraian aipatuko dugun moduan, proiektu honen helburu nagusia gaur egungo kontsumismoaren ideia aldatzea da eta baita guztiok erabiltzen ez ditugun eta besteentzat baliagarriak izan daitezkeen zenbat gauza dauzkagun hausnartzea. Dakizuen bezala, hirugarren mailako bi ikasle Afrikan ditugu eta horregatik truke-azoka honetan soberan dagoen guztia ZAMBIARA bidaliko da bertako haurren bizi-kalitatea hobetzeko asmoz. Orain aipatu dugun hau aurrera eramateko, truke-azoka honetan diru-bilketa txiki bat egin beharko dugu, izan ere, sobratzen den material guztia Zambiara bidaltzeko dirua behar baita”.
Truke Azoka taldea


Zeintzuk dira honako proiektua gauzatzearen helburuak?

  • Euskara ardatza izatea.
  • Gaur egungo kontsumismoaren egoerari buruz hausnartu eta hau aldatzen saiatzea.
  • Aurrez-aurreko harremanak berreskuratu eta jendearen arteko komunikazioa bultzatzea.
  • Jende berria ezagutzea.
  • Esku zabaltasuna edo esker-ona bultzatzea. Truke-azokan sobratzen den guztia ZAMBIARA bidaliko da. Bertako haurren bizitza kalitatea hobetu dezagun.
  • Konpetentziak garatzea: Talde-lana, Komunikazio eraginkorra, entzute-aktiboa, parte hartze aktiboa, besteen lekuan jartzeko ahalmena etab.



NOIZ IZANGO DA TRUKE AZOKA?

Eguna: EKAINAK 4


Ordua: oraingoz 9:45-11:1515:45-17:15


Non: KLAUSTROAN


ANIMATU ZAITEZTE!! 


No comments:

Post a Comment