ORRIALDEAK

2012/05/05

KIROL BATZORDEA


KIROL BATZORDEA


Kirol batzordean Joseba Peña, Asier Lopez, Ion Iriarte, Markel Martinez de Albeniz eta Xabi Lasartek hartzen dute parte. Hauek dira hasiera batean talde modura zehaztutako helburuak ordainik gabeko proiektua aurrera eraman ahal izateko:

  • Kirola bultzatuz boluntariotza lana egitea.
  • Osasuna eta kirola sustatu unibertsitatean.
  • Unibertsitate kirolari eta osasuntsu baten bila lan egin.
  • Kirol jarduera ezberdinak antolatu.
  • Ikasleengan jarrera aktiboa sustatu eta hauen parte-hartzea lortu.
  • Ohikoak ez diren ekintzak (irteerak, ikastaroak...) planteatu.
  • Boluntariotza lana aitzi harturik, baloreen transmizioa bultzatzea.

Helburu hauek lortzeko asmotan, jarduera ezberdinak prosatu dituzte: Kros, MMA eta Mus txapelketak, posterrak, panfletoen banaketa eta pankartak. Horretarako, baliabide iturri ezberdinetaz baliatuko dira: korreoa, kartelak, gaian adituak diren Joanes eta Ane Miren Zabala, telebista, etab.

Burutuko duten prozesu guztia modu koherentean antolatzeko nahian, jardueren kronograma osatu dute:
Maiatzaren 9tik 18rako astea:
Txomin txapel egunean olinpiaden ostean  sexu berdintasuna bultzatzeko ibilbide bat antolatu dute. Berdintasunaren aldeko ibilbide honetan parte hartzaileak  binaka joango dira. Ibilbide honetako baldintza bakarra bikoteak neska batez eta mutil batez osatuta egotea da.
Ibilbidearen luzera 2-3 kilometro ingurukoa izango da Eskoriatzako herrian zehar . Korrika saio
honen helburua ez da ahal den emaitzarik onen lortzea, baizik eta ahalik eta parte-hartze handiena lortzea eta herrian giro on bat sustatzea.
Maiatzaren 21tik 25erako astea:
Astea honetako egun batean (oraindik ere zehaztu beharrekoa) MMA  ikastaro bat doan eskainiko dute. Irakaslea Markel Martinez de Albeniz  izango da eta nahiz eta beste taldekideen laguntza ere jaso.
Ikastaro honen eguna oraindik zehazteko daukagu baina honen iraupena arratsalde batekoa izatea aurreikusten dugu.

Bukatzeko esan beharra dago ikastaro honetan defentsa pertsonaleko oinarrizko teknikak ezagutaraziko ditugula, segurtasuna, kirola eta osasuna bultzatuz.
Maiatzaren 28tik ekainaren 1erako astea:
Aste honetan zehar mus txapelketa bat antolatuko dute kirol batzordeko arduradunek. Txapelketa honek astelehenetik ostiralera iraungo duela  aurreikusten dute, baina parte-hartzaileen arabera aldatu daiteke. Beraz, aurrerago izango duzue txapelketa honen berri.
Txapelketa honetan apuntatzeko baldintza bakarra bikote bakoitzak 10 euro jartzea izango da. Inskribatutako jendearen diru kopuruaren %75-a irabazleentzat izango da eta %25-a bigarrenentzat.
- Jokuaren arauak:
  • Partida irabazteko 3 ustel egin beharko dira.
  • 4 erregetara jokatuko da.
  • Ustel bakoitza 20 puntutara izango da.



    TALDE IZAERA GARATZEKO MODURIK EZIN HOBEA ESKAINTZEN DIGUTE!
INOIZ EZ DA BERANDU BIZITZA OSASUNTSUARI HASIERA EMATEKO!


No comments:

Post a Comment