Leire Larrea / Imanol Michelena / Maria Urcelay / Julen Aranburu / Unai Azkarate
“Lan talde hau osatzen dugun guztiok Aisialdi talde ezberdinetako partaide
gara, nahiz eta partaide bat bertso eskolakoa izan. Begiraleak gara hain zuzen
ere. Orduan lan boluntario antzerakoak egin ditugu guztiok.
Esan beharra daukagu, aurretik ere lan boluntarioa egiten genuela, baina
materia honetan eskatu digutenez, lan boluntario hori ezberdina izan behar zen
edo normalki egiten ditugun gauzak egiteaz gain, aparteko beste zerbait egin
behar izan dugu edota beste modu batera esanda, non fokatu gure arreta
eta denbora zehaztu behar izan dugu.
Boluntariotza eta lan solidarioari buruz ikasten ari gara eta geure
esperientzia pertsonaletik abiatuta ondorengo proiektua martxan jartzea hautatu
dugu. Bertan lan boluntarioa zer den edo nola ulertzen dugun azalduko dugu,
hauek praktikatzeko arrazoiak eta eguneroko bizitzan suposatzen dizkiguten sentipenak
eta ondorio pertsonalak”.
Begirale Taldea.
NON EGITEN DUTE ORDAINIK GABEKO LANA?
Oñatiko Bertso Eskola (Oñati)
Lapazorri Gaztelekua (Mutriku)
San Juan Parrokia (Gasteiz)
Gaztedi Txiki (Errenteria)
Kazkabarra (tolosa)
ZEINTZUK DIRA ZEHAZTUTAKO HELBURUAK?
- Gazteen aisialdian heziketa sozial bat jasotzea, gizartearentzat onuragarriak direla uste dugun baloreetan hezituz.
- Elkar-laguntza, zerbitzua, kolaborazioa eta solidaritatea potentziatuko dituzten ekintzak eta posturak bultzatzea.
- Sentsibilitatea alor ezberdinetan haurrei zabaltzea: plastika, jolasa, musika, dantza, antzerkietan...
- Taldeko bizitza eta lana gazteengan potentziatzea.
- Naturara hurbiltzea eta honekiko errespetua sustatzea.
- Gure gizarteko partaideen integrazioa bultzatzea, beraien euskalduntze prozesua potentziatuz.
- Gure gizarteko partaide bezala hezten laguntzea.
- Haurrak ongi pasatzea eta disfrutatzea
Ekintzei dagokionez, talde bakoitzak bere ekintzak
burutuko ditu, baina asteburu batzuetan elkarrekin egon eta mendira joateko
irteerak programatuko dituzte.
ANIMATU ZAITEZTE ETA IKASLE HAUEN MODUAN, BEGIRALE IZAN!
LAN POLITA ETA ABERASGARRIA ALDI BEREAN!
No comments:
Post a Comment