Gaur egun 5 eta 17 urte bitarteko 218 milioi
haur langile dago munduan. Erdiak baino
gehiagok, 126 milioi inguruk, lan arriskutsuak
egiten dituzte eta 8 milioi eta erdi
inguru lan motarik okerrenean harrapatuta
daude, legez kanpo, lan umiliagarri eta arriskutsuetan, esklabotza
baldintzetan; hori dela eta, Save the
Children erakundeak berehalako ekintza erabakigarrirako
deia egiten du haurren esklabotzaren aurka
egiteko.
Save the Children ordainik gabeko GKE. Ikuspuntu
politiko zein erlijiosotik aztertuta, plurala eta independentea dela esan
dezakegu. Beraien helburu nagusiena haur behartsuen interesak modu aktiboan
defendatzea da, gaur egun hainbat herrialdetan ematen den esklabotza eta
abusuak salatuz.
Erakundeak dituzte 29 herrialdetan eta 120
programa baino gehiagotan ari dira parte-hartzen. 1919tik, gizarteko eremu
ezberdinetan lan egiten dute: hezkuntzan, osasunean, familien bateratzean
hondamendi zein guden ostean, abusu sexualen prebentzioan, etab.
Elkarte honetan Maite Solaun eta Sandra Abrilek hartzen
dute parte. Lan boluntario honen helburuak hauek dira: haur etorkinei ahalik
eta gehien laguntzea, haur etorkin eta babesgabetuen interesak era aktiboan
defendatzea eta denon eskuetan dauden baliabideak haien eskuetara jartzea.
Ordainik gabeko lan hau egitean, Sandra eta Maitek bete nahi dituzten helburuak honakoak dira: alde batetik, haur inmigranteei ahalik eta gehien laguntzea haien eskubide eta betebeharrak errespeta daitezen eta, beste alde batetik, gure eskuetan dauden materialak beraien eskuetara zabaltzea.
Aipatutako helburuak kontuan izanik, hona hemen proiektua aurrera eramateko hilabete hauetan burutuko dutena:
- Material didaktikoak bilatu eta haien txokoa ornitu.
- Proiektu bat aurrera ateratzeko txostena osatzea.
- Ahalik eta gehien haur horiei languntzazkoa izatea, erreferente helbu bat izatea (askotan ez baitute edukitzen).
*GKE honen inguruko informazio gehiago nahi izane gero: http://www.savethechildren.es/ )
No comments:
Post a Comment