BAGARA gizarte mugimenduan Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako ikasleak ari dira parte hartzen. Bi proiektu ezberdinak gauzatuko dituzte, baina sarrera berdinean txertatuko ditugu proiektuak osagarriak baitira.
BAGARA - HH
Endika
Urien / Xabier Campos / Garazi Callejo / Goiatz Martin /Janire Rodriguez /Cristina Zabala / Monika Odiaga.
-Helburua:
Arrasateko azoka biziberritzeko ekimena.
-Lan ildoak:
- Zaintzaileen iritziak jasotzeko galdetegia:
Gurasoak ez diren pertsona asko dira gure haur eta umeen
zaintzaile. Amesten ari garen azokan, haurrekin batera egoteko jolastoki eta
gune eroso bat irudikatzen ari gara, baina Arrasateko zaintzaileen ohiturak
ezagutzea gurako genuke, proposamena ahalik eta errealena izan dadin.
Horregatik, galdetegi bat prestatu eta aurrez erabakitako lagin bati inkesta
egitea proposatzen dugu. Haur eta zaintzaileak kalean dabiltzanean egiteko
dinamika izango da honakoa.
2. Behaketa eta galdetegiak:
Kasu honetan ere galdetegia prestatu beharko da, eta gune
konkretu batzuetan dabiltzan herritarrei berau egitea proposatzen dugu.
Interesatzen zaiguna da, herritarrek azokaren inguruan dituzten iritziak
jasotzea, baina are gehiago, kontsumo ohituren inguruko informazioa biltzea ere
gura genuke.
Informazio hau osatze aldera, behaketa egitea ere
proposatzen dugu. Hau da, aldagai batzuk kontuan hartuta (adina, sexua, bakarka
edoa taldeka joaten diren erosketak egitera, harremanak...), jendearen ohiturak
eta jarrerak aztertzea (zergatik kontsumitzen duten horrela?)
Proposamen gisa, hiru gune ezberdin proposatzen ditugu
galdetegiak eta behaketa egiteko.
- Eroski
hipermerkatua
-
Arrasateko azoka
- Kaleak
eta komertzioak
BAGARA - LH
Xabi
Artabe / Nerea Gonzalez / Amaia Iturrate / Leire Sanchez / Itsasne Murua / Mario
Ruiz / Ane Simon.
-Helburua: Arrasateko azoka berribizitzea
ZER EGINGO DUTE?
- Hainbat helburuen gainean informatu (Tonucci): Zergatik da garrantzitsua haurren iritzia?
- Antzerkia pentsatzea.
- Antzeriak egitea hainbat ikastetxeetan.
- Dinamika ezberdinak ikastetxeetan antzerkia ondoren.
- Hau guztia azokari buruzko informazioa ateratzeko haurrei. Beraien iritzia gainontzekoen iritziaren mailara jartzea du hellburu.
No comments:
Post a Comment