ORRIALDEAK

2012/05/05

HARE HAIZEA

Nagore Salegi & Maialen Zubizarreta



Erakundearen helburu nagusia:
Udako bi hilabete gogorrenetan (kanpamentuetan 50-60ºC egiten dituenean) Saharako umeak bertako familietara ekartzea eta urte amaieran, elikagaiak biltzeko karabanan lagundu, laguntza humanitarioz bizi baitira.

Guk erakundean burututako ekintzak:

Saharako haurrak uda garaian datozela kontutan izanda, udako ekintzen plangintza bat sortu dugu. Bertan, egunez egun egin daitezkeen jolas, tailer, kirol, jinkana .... ezberdinak antolatu ditugu. Hauek proposatzerako garaian, kulturartekotasuna, kontsumismoa, ingurugiroaren zaintza ... kontutan izan ditugu. Saharatik datozen haurrak gizarte berri batera datoz, hori dela eta, gure helburuetako bat bertan ongi integratzea izan da, betiere ardatza jolasa izanik.
Bestalde, Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko udaletxeetan izan gara, aurreko urteko proiektuari itxiera eman eta aurtengoa aurkeztera. Udaletxeetan, gizarte zerbitzuetako langileekin harremanetan egon gara.

Honez gain, Goi Urolako egunkari eta aldizkarietan familiak Saharako haurrak ekartzera bultzatzeko artikulu bat idatzi genuen. Bertan, krisia dela eta familien partehartzea murriztu denez, honi buelta eman eta familia berriak lortzeko asmoz.
Bilerak oso garrantzitsuak izan dira boluntariotza lan honetan zehar, pisu handia izan dute. Astearte gauero elkartekoekin bildu gara, bertan, aurreko urteko proiektuari amaiera eman eta aurtengoa moldatzeko.

Elkartekoekin, biltzeaz gain, familekin ere bildu gara, haurren osasuna dela hizpide. Saharako haurrei osasun errebisioak, non, noiz ... egin adostu ditugu familiekin. Honen arabera, zehaztutako zitak hartzea erakundearen esku gelditu da. Ekintza honetan ere, gure eskuhartzea izan da.

Gure boluntariotza lana hau izan da, HUHEZIko kurtsoa bukatu arte, hala ere, gure boluntariotza lana ez da hemen amaituko. Izan ere, familiakoekin bilerak egiten jarraituko dugu, baina elkarteko kideekin egiten ditugun bilerak alde batera utzi gabe. Honez gain, udan begirale gisa arituko gara haurrekin, guk prestatutako ekintzak gauzatzeko. Honi esker, guk prestatutako plangintza aurrera eraman daitekeen ala ez ikusi ahal izango dugu, hau da, bideragarria den ala ez.


No comments:

Post a Comment