“Antolatuta
dagoen herriak bere bilakaeran eragiteko gaitasuna du, bere etorkizuna
gidatzeko ahalmena. Herritarren autoantolakuntza funtsezkoa dugu gure
historiaren subjektua izateko. Gaur egun, aldiz, merkatu kapitalistak eta
administrazio publikoek euren logika merkantilistak eta normatibistak ezartzen
dituzte eta, ondorioz, gure bizimoduak gero eta merkantilizatuago eta
normatibizatuago daude. Zentzu horretan, gero eta nabarmenagoa da kapitalaren
eta bizitzaren arteko gatazka: akumulazioaren eta etekinaren logika bateraezina
da bizitzaren eta elkarren zaintzaren logikarekin. Egun krisian dagoena ez da
soilik ekonomia, zibilizazio modu oso bat da, munduan egoteko eta bizitza
ulertzeko modu bat: naturaren suntsiketan eta jendartearen desartikulazioan
oinarritzen den modernitate kapitalista eta patriarkala. Herritarren
autoantolakuntzak, auzolana eta herrigintzak, bere logika propioetan
autozentratuz (ez logika merkantilistak ezta estatalistak), beste modu batez
produzitu dezake jendartearen antolakuntza; elkarbizitza soziala eta ingurune
naturala errespetatuko duen modu batez, bizitzaren birsortze-prozesuak zainduko
dituen modu batez. Horrela izan da historikoki eta horrela izan daiteke
aurrerantzean ere”.
Auzolan Elkartea.
ZERTARAKO BALIO DEZAKE MEMORIA HISTORIKOA BERRESKURATZEAK? HORREN LAN EGITEAK, MODU SOLIDARIOAN BADA ERE, CURRICULUMEAN ZEIN KONPETENTZIA LANTZEN LAGUNTZEN DU?
Historia lokala ezagutzeko biderik esanguratsuena da, testuliburuek eskaintzen ez dutena. Mundua beste begirada batekin ikusteko aukera eskaintzeaz aparte, gaur egungo gizartea ulertzeko modua dugu, hau da, gure familien historia, aurrekariak.
Gainera, ez dugu ahaztu behar gure identitatearen erroak bertan daudela finkatuta, beraz, hausnartzerako bideak zabaltzen ditu:
- Zer gertatu zen? Zergatik? Merezi izan zuten? Nola egin dezakegu aurre?
Horretaz gain, enpatiak jarduera honetan betetzen duen rola ezinbestekoa da. Lehen Hezkuntzan, ingurune sozialaren lanketan sartuko genezake bete-betean lantzen baita curriculuma. Lan solidarioa curriculumean uztartu daiteke, horretan sinesten dugu!
ZERAINGO PROIEKTUA; AUZOLANA
Proiektuaren hebluru bakarra, kulturalki komunitate berezia den Zeraini eustea da.
Gaur egun, garapenaren helburua ekonomia indartzea izaki,
gehienetan lanpostuetaz eta inbertsioaz hitz egiten da. Zerain Proiektuan hori
ez da ardatza. Sozialki eta kulturalki indartsua den komunitate batean
lanpostuak sortzen joan dira eta ekonomia egoki bideratu da. Beraz
izartearen trinkotasuna da landu behar dena eta AUZOLANA da lortzen gaituena.
Zerainen gauzatzen ari den etorkizuneko proiektuari ZERAIN PAISAIA KULTURALA deitzen zaio.
ETXAURRIKO AUZOLANA (Vitoria-Gasteiz)
Bideoa: Etxauriko Auzolana
Orain dela hiru urte baino gehiago, Gasteizko udaletxeak Etxauriko parkeak itxi zituen lagin arkeologikoak zirela eta. Denbora igarota itxita jarraitzen zuela ikusita, inguruko hogei auzotar baino gehiago bildu ziren lorategiak berrirekitzeko. Modu honetan, auzoko gune publikoen galera aldarrikatu zuten.
Auzolan honen inguruan Gasteiztarrek euren aldarrikapenak zabaltzeko sortutako blog-a: http://lagenterula.wordpress.com/tag/etxauri/
ORIOKO GAZTETXEAREN KONPONKETA LANAK
Bideoa:Orioko gastetxea; AUZOLANA
Orioko gaztetxeari auzolanean itxura emateko deialdia egin zuten gazteek. Ez zuten eskatzen igeltseroa, elektrizista, margolaria edo ingeniaria izatea, lanerako gogoz joatea baizik. Bide batez, lanerako erremintak dituztenei eramatea eskertuko zietela ere esan zuten.
Hau guztia ikusita, zer ondorioztatu dezakegu?
ZER DAKARKE AUZOLANAK?
Barandiaran, G. eta Elortza, I. (2001)
- Euskarazko kulturan eragileak (sortzaileak eta antolatzaileak) eta hartzaileak identifikatzea.
- Elkar ezagutzea: kulturaren zein eremutan eta zein baldintzatzan lan egiten dugun elkarri azaltzea eta zein helburu ditugun jakinaraztea.
- Euskarazko kulturaren egoerari buruzko irakurketak trukatzea.
- Herri mugimenduak, erakunde publikoak (politikariak) eta industrialki jarduten dutenak zilegitasun maila berean ezartzea.
- Erabakitze guneak zein izan behar diren adostea. Ondorioz, erabakitze guneetan parte-hartzea handitzea.
- Norberaren lehentasunak gainontzekoen lehentasunekin partekatzea.
- Euskal kulturarentzat estrategikoa zer den adostasunez erabakitzea.
- Kultura politika eztabaidatu, adostu, onartu eta betearaztea.
- Unean uneko agintaritza politikoak kateatuko ez duen sujeto politikoa bihurtzea.
Gure ustez, auzolana ulertzeko era honek herrietarako, hirietarako, herrialdeetarako, zein Euskal Herri osorako balio du.
No comments:
Post a Comment