Izaskun Lekanda,
Nayade Isturitz, Nerea Gorostidi eta Amaia Garaik Erasmusekoekin jarri dira
kontaktuan euren ordainik gabeko proiektua burutzeko.Honakoak dira zehaztu
dituzten helburuak:
- Atzerritar ikasleak euskal kulturan integratzea
- Euskal kulturaren berri ematea
- Erasmuseko ikasleen egonaldia erosoago bihurtzea
- Haien interesak zein jakinminak asetzea
- Gu haien parte izatea.
Proposatu dituzten
jarduerak anitzak dira. Lehenengo harremanak sustatzeko hitzaldi informatiboa
egingo dute, hitzordua finkatu eta ideia ezberdinak partekatuko dituzte.
Horretaz gain, haien interesak kontuan hartuta, ekintza ezberdinak antolatuko
dituzte: afari internazionalak, mendi irteerak, dantza ikastaroak (euskal
dantzak), euskal herriko leku eta paisai
ezberdinak bisitatu, herri kirolak praktikatu, etab.
Horretaz gain,
hitzaldi bat eskainiko diete Erasmuseko ikasleei Euskal Herriko kulturaren
berri jasotzeko eta, aldi berean, euskararen hizkuntzaren ezagutza
transmititzeko.
LAGUNTZEKO PREST? PROPOSAMEN BERRIRIK?
ANIMATU ZAITEZTE BIZITZA UNIBERTSITARIOAN PARTE HATZEN?
No comments:
Post a Comment