ORRIALDEAK

2012/05/05

EGUNEKO ZENTROAn lan egiten





Itziar Landeira, Itsasne Letamendi eta Itziar Zelaia Oñatiko eguneko zentroan ari dira lan egiten. Zer dela eta erabaki dute erakunde honetan ordainik gabeko lana burutzea?

Lehendabiziko arrazoia da Oñatiko erakunde honen erabiltzaileak ohiko ingurunean mantentzen erraztea. Horretarako, erabiltzailearen beharrizanen araberako egitarau egokiak garatu nahi dituzte, ahalik eta autonomia maila altuena lortu dezaten. Horretaz gain, laguntza eta aholkua emango diete erabiltzaileen senideei, hau da, zainketa lanak egiteko jarraibideak emango dizkiete etxean ere beharrezkoa duten laguntza jaso dezaten.


Eguneko zentroan Garraioa, higiene pertsonaleko zerbitzua, jangela eta osasunaren jarraipena egiten da. Era berean, ekintza desberdinak egiten dira norbanakoaren gaitasun fisiko eta psikologikoak mantentzeko; eskulanak, jokoak …
Ikasle hauen betebeharra bertako langileei laguntzea izango da.



EGUNEKO ZENTROREN BATEAN EGITEN DUZU LAN?

ANIMATU ZAITEZ!

PARTEKATU ZURE BIZIPENAK GUREKIN!

No comments:

Post a Comment