ORRIALDEAK

2012/05/05

HALA BEDI IRRATIA




Maddalen Zugasti Hala Bedi Irratian gauzatuko du 3.6.materiako proiektua, hau da, bertan egingo du ordainik gabeko lana. Hainbat helburu ditu buruan, baina garrantzitsuena, Gasteizeko, eta Arabako zonalde batzuetako jendeari (Lautada, Aramaio, Errioxa …) informazio alternatiboa ematea euskaraz zein gaztelaniaz 107.4 frekuentzian.

Horretaz gain, aipatu beharra dago Hala Bedi Irratiak euskara hutsean beste irrati bat sortzeko lanetan dihardutela. Gainera, bertan lan egiten duten guztiak boluntarioak dira, ez dute irabazi ekonomikoren truke lan egiten. Beraz, gastu ekonomikoei aurre egiteko, bazkideak dituzte. Horiek lortzea ere irratiaren beste helburuetako bat da.

Hau guztia eginez, Gasteizeko euskaldun, euskaltzale eta abertzaleak batzea dute helburu Hala Bedi Irratia osatzen duten kide guztiek.

Ezarritako helburua lortu ahal izateko, ekintza ezberdinetan parte hartuko du Maddalen Zugastizek:

  • Gaur egunean irrati berri bat sortzearen asmoa jendarteratzen ari dira kanpaina ezberdinak eginez.
  • Aldi berean, irrati berri horrek ekarriko dituen gastuak ordaintzeko bazkideak lortzen ari dira.
  • Irratian egunero- egunero hainbat irratsaio, elkarrizketa, esatari, elkarrizketatu, mahai-inguru etab, ezberdinak emititzen dira. Horretaz guztiaz arduratu beharra dago.
  • Irratiak bere egunerokotasunean dituen diru sarrera zein gastuak kudeatu behar dira. 

Funtzionamenduari dagokionez, erabaki guztiak asanbladetan hartzen dira. Astero egiten dituzte bilera orokorrak, erabakirik esanguratsuenak bertan hartzen dira, baina bilera horretako jendeak, aldi berean, irratian beste ardura batzuk ditu. Ondorioz, azpi talde horietako jendea ekintzak azkartu, antolatu eta dinamizatzeaz arduratzen den bitartean, bilera orokorretan adostasunetara iristen dira. 

No comments:

Post a Comment