Auzolana antzinako tradizioa da nahiz eta gehienek
horren berri ez izan; hala ere, gizartearekin batera termino horren esanahia
aldatuz joan da. Onerako edo txarrerako, bakoitzak epaituko du horrek,
boluntariotza gizakiekin batera eboluzionatu duenez, gizartean betetzen duen
funtzioa ere aldatuz joan da.
Definitu behar izanez gero, zera esango nuke: borondateko ekintza, aukera
libre baten emaitza da, aukera etikoa, pertsonala, dohainekoa, ordainketak edo
ordainsaririk espero ez duena. Hitz zehatza ez da interes eza, auzolanak
interesik badu, interes handia eta bere eragile pertsonaletan jasotzen du
saria. Beharrei, arazoei eta gizarte interesen erantzuna emateko bitarteko bat
da eta elkartasun konpromisoa dakar talde-bizimodua hobetzeko nahian.
Horretaz gain, aipatu
beharra dago, auzolana ez dela ekintza pertsonala, gizabanakoarena,norberarena,
intimoa baizik. Honen helburua errealitatea hobetzea, mundua aldatzea da, modu
eraginkorrean beharrezkoak diren aldaketak gauzatuz. Bat-batekotasunaren
aurrean auzolanak antolatuta aritzea eskatzen du guztion indarrak batuz. Beraz,
auzolanaren ekintzak antolatutakoa, sistematikoa, sinergikoa izan behar dira
eta honek, antolaketak, elkarteak eta fundazioak eskatzen ditu bertan aritu
ahal izateko.
Auzolana mundua ikusteko moduarekin lotuta dago. Izaki guztiek elkar nola
eragiten garen ikusten da; horrek, jendearen arteko harmonia dakar, hau da,
auzolana bizikidetzarekin lotuta dago. Kolektibitatearen zentzua bermatzen du,
elkarlana eta berdintasuna landu eta bultzatzen baititu. Izaki sozialak gara
eta taldearen beharra dugu nahitaez. Auzolanak erakusten digu talde kohesioa
landu beharra dagoela komunitate baten baitan bizi baikara.
Dakigunez, auzolanaren atzean kultura bat dago. Bilakaera handia egon da
auzolanean; lehen taldean bizi ginen, baina gaur egun gero eta indibidualagoak
bilakatu gara, globalizazioa, komunikabideak eta ekonomia munduko ikuskera
aldatu baitute. Euskal Herrian esaterako, industria iraultzaren ondorioz,
gainbehera nabaria pairatu zuen auzolanak. Izan ere, enpresetara mekanizazioa
ailegatzearen ondorioz, hasiera batean beharrezkoa zuten eskulana guztiz
murriztu zen. Hortik aurrera, lehiakortasuna gailentzen hasi zen jarrera izan
da.
Auzolana hezkuntzan txertatzeko ahaleginak egin dira, hiritartasunaren
hezkuntzan batez ere, baina, modu interdiziplinarrean landu beharko litzateke
eduki kurrikularrekin lotura zuzenak egin ahal direlako. Auzolana garrantzitsua izan daiteke jendartearen beharrak
asetzeko. Gizarte post-modernoaren seme-alabak gara, hau da, kontsumismo eta
ikuskera likidoaren jarratzaileak. Kontua ez da momentu batean mundua aldatzea,
baizik eta ikuskeraz aldatzea, honen aurreko kontzientzia garatzea gure
egunerokotasunaren parte bihurtu dadin.
No comments:
Post a Comment