ORRIALDEAK

2012/05/05

IKAS KOMUNITATEAn lanean

LEKEITIOKO ESKOLA PUBLIKOA



Maite Osa eta Maitane Hidalgo Lekeitioko Eskola Publikoan ari dira ordainik gabeko lana egiten, ikas komunitatean esaterako.

Ikas komunitatearen proiektua  ikastetxearen ardatz nagusia da.  Proiektu honek bi xede nagusi ditu: batetik, ikasle guztien ikasketak maila gorenean burutzea eta, bestetik, elkarrizketan, askatasunean eta elkartasunean oinarritzen den bizikidetza, eguneroko praktikan ezartzea.
Horretarako matematika eta hizkuntzaren lanketa proposatzen dute jolas ezberdinen bidez.


(*Lekeitioko Eskola Publikoak aurrera eramaten duen proiektuaren inguruko informazio gehiago nahi izatekotan, honakoa da eskolaren webgunea: http://ikaskomunitatea.blogspot.com.es)




IPI SANSOMENDI IKASTETXEA
Ainhoa Madariaga, Iñaki Beltran de Lubiano eta Leire Izar de la Fuente Vitoria-Gasteizen kokatuta dagoen ikastetxe honetara joaten dira ordainik gabeko lana egiteko asmotan.  

Orokorrean, haurrei laguntza eskaintzeaz arduratzen dira; prestatuta dauzkaten jarduerak aurrera ateratzen saiatzen dira elkarren artean lan eginez, baina hainbatetan zaila egiten da, bertako ikasleen egoera ez baita onena. Gehienak etorkinak eta ijitoak dira, beraz, eskola guetto batean bihurtu da, modu isolatuan dihardute gizartetik nolabait baztertuta.

Talde honek ere, astean pare bat egunetan talde interaktiboetan parte-hartzen dute.


ETA ZUEN ESKOLETAN ZER? LAGUNTZARIK BEHAR?

No comments:

Post a Comment