ORRIALDEAK

2012/05/05

GARABIDE





Kooperazio era berria egiten duen elkartea da Garabide.
                                 
Esperientzien elkarbanaketan oinarrituriko lankidetza.

Kooperazioa laguntza asistentziala izan ez dadin herri batek ez du galdetu behar bakarrik zenbat diru daukan emateko, baizik eta beste hau: ze esperientzia daukan herri gabetuekin konpartitzeko. Hortik sortzen da kooperaziorik duinena eta aberatsena.

Ze esperientzia multzo dauka Euskal Herriak elkarbanatzeko? Zalantzarik gabe, bere nortasunaren bizi-ahalegina eta horretarako garabideen esperientzia behintzat hor dauka. Hori herri gabetuekin konpartitzen asmatzea berebiziko ekarpena izan liteke kontinente guztietan garapenerako lankidetzaren arloan.

Bidelagun nahi zaituztegu. Garabide Elkarteak ateak zabaldu nahi dizkizue gutxietsitako hizkuntzaren errekuperaziorako eta zuen herriaren identitateari eusteko hainbeste lan egin duzuen eta egiten ari zareten guztiori, Euskal Herrian eta munduko edozein herritan. Hau zuen webgunea da.

Garabide Erakundea





Oihana Iñurategi eta Elaia Iñurrategi Garabiden daude Garabiden erakundean parte-hartzen. Garabide erakundeak hizkuntza eta kultura minorizatuekin lan egiten du euskaldunon esperientzia beste herrialde batzuetakoekin elkartrukatuz. 

Kooperazioa da erakunde honen ardatza. Hirugarren mailako ikasle hauen egitekoa, Garabideren filosofia eskolara eramatea da. Horretarako, Almeneko 4.mailako hiru geletako ikasleentzat saioak antolatu dituzte. Saio hauen helburu nagusia, elkarren arteko ezagutza trukatzea da.


Garabide Euskal Herriko nortasunaren garapen-esperientziaren trukean oinarrituriko proiektuak ezberdinak eskaintzen ditu. Aukera ezin hobea daukazue zuei gehien egokitzen zaizuena egokitzeko eta laguntzen hasteko. 

Hauek dira martxan jarri dituzten proiektuak:
  • Formazio eta kapazitazio proiektuak
  • Esperientzien truke-programak
  • Aholkularitza proiektuak
  • Tutorizazio proiektuak





No comments:

Post a Comment