Lehenengo aldia da I+Z izeneko metodologia (Ikaskuntza eta Zerbitzu Solidarioa) martxan jartzen dena Unibertsitatean. Horren inguruan aritzeko, beharrezkoa dugu horren inguruko informazioa jasotzea, beraz, hona hemen materia honen arduradunak diren tutoreak eskainitako informazioa:
1.ZER DA I+Z PROIEKTUA BAT?
Ikaskuntza eta zerbitzua, hezkuntza proposamen bat da, ikasketa eta komunitatearentzako zerbitzua bateratzen dituena proiektu bakar batean. Bertan, ikasleek bere lanbideari dagozkion konpetentziak garatzen dituzte eta, aldi berean, komunitatearen premietan lan egiten dute errealitatea hobetzeko asmoz (zerbikaz, 2008)
2. I+Z PROIEKTU BAT IZANGO BADA, BETE BEHARREKO BI BALDINTZAK HONAKOAK DIRA...
- Ikasleak unibertsitate ikasketetan garatu beharreko hainbat eta hainbat konpetentzia eskuratzeko balio izatea (Zeharkakoak edo/eta espezifikoak) (IKASKUNTZA)
- Proiektuak komunitateari onura ekartzea (ZERBITZU SOLIDARIOA)
3. ZERGATIK I+Z METODOLOGIA GRADUKO IRAKASLE IKASKETETAN?
- Duen balio pedagogiko eta sozialagatik.
- Proiektuetan eta balioetan oinarritutako ikaskuntza esanguratsua, kooperatiboa eta gogoetatsua ahalbidetzen duelako, Derrigorrezko Hezkuntzan nahiz Graduko Ikasketetan.
- HHn eta LHn asko zabaltzen ari den metodologia izanik, ezagutu beharreko metodologia delako.
- Graduko Irakasle Ikasketetan helburu diren konpetentzia espezifikoak nahiz zeharkakoak garatzeko espazio egokia delako.
3. I+Zaren BALIOZKO ESKU-HARTZE EREMUAK
*HUHEZIren ekarpena: esku hartze eremu berri bat (hizkuntza eta kultura minorizatuen biziberritzea) eta zeharlerroa (hizkuntza ekologiaren sustapena). Beste esku hartze eremuekin batera landu daiteke. Horrek aberasten ditu pertsonak eta taldeak.
No comments:
Post a Comment