ORRIALDEAK

2012/05/05

TOPAGUNEA


Miriam Albizuri / Miriam Etxeberria /  Mikel Larrañaga / Ioritz Zabaleta / Alaitz Zubiria / Miren Urdanpilleta / Iosu Elorza






Topagunea 1996 urtearen bukaeran sortu bazen ere, euskara elkarteen oinarri izan zen euskararen aldeko gizarte mugimendua 80ko hamarkadaren erdi aldean hasi zen indartzen. Garai hartan sortutako mugimendua hitz eta kontzeptu berriak plazaratzen hasi zen: "Ez da nahikoa euskara jakitea. Iraungo badu, nonahi eta noiznahi erabili behar da". Horretarako euskara elkarteak sortu ziren, euskaldunon bilgune.

Euskara Elkarteen Federazioa


Ezarritako helburuak:
  • Hedapena: Euskara elkarteek beraien jarduera eremua alor ezberdinetara hedatzea.
  • Garapena eta berrikuntza: Topagunean ikerketa lanak eta berrikuntzak egiten ditu bere helburuak lortzeko.
  • Prestakuntza: Euskara elkarteei eta Topaguneari berari zuzendutako prestakuntza teknikoak eta estrategiko-filosofikoak antolatzen ditu.


ZEINTZUK DIRA AURRERA ERAMANGO DITUZTEN EKINTZAK?


Gunea eguna maiatzaren 19an ospatuko da Azkoitian. Egitarau zabala antolatu da egun horretarako, goiz eta arratsalderako. Euskaldunon elkarteetako kideen artean esperientziak trukatzea da eguneko zutabe nagusia eta egitarauaren zati handi bat hartuko du horrek.

Euskaldunon elkarteek eta beste elkarte euskaltzale batzuek sustatutako 22 egitasmo interesgarri aurkezteaz gain Topagunean eta euskaldunon elkarteen mugimenduan etorkizunerako ditugun erronkak aurkezteko baliatuko da goiza.

Bertan hainbat ekintza antolatuko dira: harrera ekitaldia, elkarteen aurkezpenak, umegunea, bazkaria...Talde honen lana ume-gunea antolatzean oinarrituko da. 

No comments:

Post a Comment