- Komunitatearen ongizatea.
- Unean-uneko eta tokian-tokiko premiei erantzutea espazio komunen gainean (landa eremuetan batez ere).
- Herritarren arteko harremanak sendotzea.
- Herritarren parte-hartze eta erabakitze guneak handiagotzea.
Auzolanaren helburuekin jarraituz, Gotzon Barandiarak eta Igor Elorzak (2011) argitaratutako Auzolanaren dekalogoa erakusgai jartzen dizuegu.
AUZOLANAREN
DEKALOGOA
|
1) Auzolana gizarte ikuspegi bat da; ez da slogan bat.
2) Auzolana herrigintza-helburuekin lotutako elkarlana da; ez edozein
elkarlan mota.
3) Auzolana herrigintzarako antolaturiko pertsonak dira; helburu zehatzak
bezain inportantea dira jendea eta funtzio soziala.
4) Auzo-lankide dira hasieratik buru-belarri dabilena zein ekintza jakin
eta xume batean parte hartzen duena.
5) Auzolanak auzokoen lanerako baldintzak ezagutzera garamatza, eta beste
kontzientzia maila bat ematen digu gainerakoen lanaz; aberastu egiten gaitu.
6) Auzolana talde-lana da; batzuetan eragiletza izan daitekeen moduan,
beste batzuetan laguntzaile izatea izango da.
7) Auzolana horizontala da; pertsonatik pertsonara, talde edo elkarteen
baitan zein herri-mugimendu, instituzio eta enpresa arloko eragileen artean.
8) Auzolana erabakiak adostea eta zereginak banatzea da, bakoitzari
dagokion esparruaren arabera.
9) Auzolana prozesu bat eta ikasbide bat da; jarrera irekia eskatzen du
helburuei eta emaitzei begira.
10) Auzolanak lana egitea esan nahi du, auzokoari begira geratu barik;
eta bizipozez lan egitea.
|
No comments:
Post a Comment