Auzolana baino gehiago, gaur egun gizarte
mugimenduak dira indarrean ditugunak gure gizartean.
ZER DA GIZARTE MUGIMENDUA?
Giza nahiz gatazka politiko baten aurrean
konpromisoa hartzeaz gain, talde-identitate bateratua eta aktore ezberdinen
interakzio-sare bateko partaide izatea (Mario Diani). Gatazka bati erantzutea
du helburu, konpromiso bat dago horren atzean eta interakzio sarea dago, hau
da, beste batzuekin batera egiten dugun zerbait da: autoeraketara eramaten
gaitu. Interakziotik talde identitatea sortzen da, guztiok helburu batekin
elkartzen baikara. Estatusari aurrera egiten dioten erakundeak edo sareak dira
normalean.
Normalean, gatazka politiko edo sozial baten
inguruan sortutako talde informala da, norbanakoek edota antolakundeek
osatutakoa. Gizarte mugimenduak helburu desberdinak izan ditzake, besteak beste
erresistentzia edo gizarte aldaketa (wikipedia).
“Hemen
gaude, indartsu –asko gara, grinatsu, duin, bateratu–, arreta merezi duen
programa batekin gatoz, agintariak programa honetara hurbil daitezen nahi dugu eta
horretarako aintzakotzat hartu behar gaituzte, etengabean aldatzen ditugun
barne eta kanpo harremanak, protesta edota honen mehatxua dira gure
baliabideak, eta, eskaera zehatzaz harago, azkenean, aukera politikoen
ulermena, gizarte batean posible denaren irudikapena eraldatzea da gure
helburua.”
GIZARTE MUGIMENDUEN BITARTEKO KOGNITIBOAK (Tilly)
- Worthiness = DUINTASUNA
Neurriko portaera, janzkera egokia. OPI-ak edo "oso pertsona inportanteak" (VIP) erakarri nahiko dira. Gertuko duintasuna erakusteko, ama, seme-alaben eta aiton-amonen parte hartzea. Auditorioak erakutsi nahiko dira, zintzotasuna eta zuzentasuna adierazi asmoz.
- Unity = BATASUNA
Txartel edo eranskin berdinak ipintzea, sinbologia komuna, janzkera bera, lelo berberak errepikatzea, abesti berak kantatzea, ilara antolatuan joatea...
- Number = KOPURUA
Ekimenaren aldeko jende kopurua, kaleak beteaz erakutsiko da, edota sinadura bilketen bitartez, elkartasuna adierazten dutenen zerrenda luzeak osatuz, inkesta egokiak eginez eta datuak plazaratuz, diru laguntzen kopuruak erakutsiz, etab.
- Commitment = GRINA
Kalte edo arriskua suposa dezaketen jardueren aurreko tinkotasuna erakutsiz: eguraldi txarrari edo errepresioari aurre eginez, esaterako, elbarritu edo agureen parte hartzeaz, gose-greba edo egarri-greba luzeak eginez, harpidetza edo diru laguntzak, -konpromiso ekonomikoa-, alegia, eskainiaz...
Argi dago gizarte mugimenduak GIZA ERAGILE ESTRATEGIKO gisa erabili daitekeela, baina nola jokatu behar dute?
- Harremanak: (gizarte mugimenduak beste giza mugimenduekin harremanetan daude): elkarlana, lehia, gatazka eta akordioa.
- Protesta ekintza: azken batean protesta hauen bidez nolako indarra duten erakusten dute. Boterean daudenak, horren kontra jotzen dute hainbatean protestara joandako jende kopura murriztuz, ukatuz…
- Antolaketa: beharrezkoa da gizarte mugimendua eraginkorra izateko. Kontuan hartu behar da gizarte mugimendu guztiak ez direla berdin antolatzen.
- Hizpidea: pertsuasioa izango da euren iparra, hau da, helburua da boterea dutenei konbentzitzea. Limurtzeko gaitasuna erabiltzea funtsezkoa da.
GIZARTE MUGIMENDUEN POLITIKA MOTAK
Grina,
kopuruaren eta helburuaren arabera protestak kalte handiagoa edo gutxiago
izango du, hau da, protesta motaren arabera modu batean ala bestean jokatuko da.
Beraz, protestak antolakuntza baldintzatzen du.
Hiru politika mota
dira gizarte mugimenduen ekintza kolektiboari zentzua ematen diotenak:
- Gizarte politiko edota ekonomikoan barneratzea eta botere harremanak aldatzea, ahal bada, iraultzaren bitartez, besterik ez bada, erreforma instituzionalen bitartez. "Botere-politika" gisa izendatu dugun jarduera.
- Esparru horietan eta gizarte zibilean beharrizan berrien inguruko diskurtsoa eta praxia heda dadin "barnetik" eragitea, edo "eragin-politika".
- Eta gizarte zibilaren baitan identitate eta esanahi berrien sorrera, garapena eta defentsa, "identitatearen politika" deitu duguna.
PROTESTARAKO BITARTEKOEN SAILKAPENA
GIZARTE MUGIMENDUEN ARTEKO ELKARLANA
|
|
ELKARLANA
|
|
DELLA
PORTA
&
DIANI
|
BAI
|
EZ
|
|
LEHIA
|
EZ
|
Lehiakorra ez den elkarlana
|
Neutraltasuna
|
BAI
|
Elkarlan lehiakorra
|
Fakzionalismoa
|
No comments:
Post a Comment