Eider Korta / Andoni Añorga / Ane Arteaga / Ixone Iñarra / Jasone Iriarte / Enaritz Mendiluze
"Herriko festa alternatiboak antolatzen dituzten gazte taldeetan gabiltza: Mutriku, Soraluze, Arbizu eta Lasarte- Orian. Bertan, herritarren nahiak eta beharrak kontuan izanda, euren gustukoak izango diren jarduerak eta ekintzak planteatzen saiatuko gara. Erabakiak elkartrukatzeko, bilerak erabiliko ditugu, eta gure artean, herri bakoitzean ditugun proposamenak konpartitu, eta interesgarrienak edo gustukoak zaizkigunak, gure herrian proposatzeko ere erabili ditzakegu".

SORGIN JAIAK (Lasarte):
- Sorrera: Udaletxeak herriko festetan txosnak debekatu zituen(beste gertakari batzuen artean). Horren ondorioz, herriko gazteek talde hau sortu sortu zuten herriko nahiak zein beharrak asetzeko asmotan.
- Erakunde mota: Lasarteko gazte asanblada (festa alternatiboak).
- Nola: bileren bitartez. Astean behin edo bitan elkartzen dira.
- Ekintza motak: herriko festetako ekintza mota ezberdinak antolatzea: umeen zein koadrila eguna, San Pedro eguna, txupinazoa, jaien bukaera...
- Norentzat: herritik herriarentzat eta konpotik etortzen diren guztientzat.
- Azken helburua (emaitza): herriko festa alternatiboak sortzea, herriko jendearen arteko harremanak indartzea, euskararen erabilera sustatzea, parte-hartzea bultzatzea eta festez gozatzea.
GALTZAGORRI (Soraluze)
- Erakunde mota: Gazteen Kultur Elkartea.
- Nola: bileren bitartez. Astean zenbait alditan elkartzen dira.
- Ekintza motak: kontzertuak, haurrentzako jolasak, etab.
- Norentzat: herriko guztientzat.
- Azken helburua: jai euskaldun eta parte hartzaileak antolatzea.
ZIZKERTE KULTUR TALDEA (Arbizu)
- Erakunde mota: kultur taldea
- Nola: bileren bitartez gehienbat.
- Ekintza motak: herriak parte hatzeko ekintzak burutzen dituzte: argazki lehiaketak, balkoien lehiaketak, herriko festa ezberdinak...
- Norentzat: herritik herriarentzat.
- Azken helburua: Herriak talde modura parte-hartzeko ekintzak antolatzea.
LAPAZORRI (Mutriku)
- Erakunde mota: Aisialdirako eta festetarako kultur taldea.
- Nola: partaideen arteko bileren bitartez.
- Ekintza motak: udako ekintza ezberdinak prestatu, gazte eguna Malen txiki eguna antolatu, etab.
- Norentzat: herriko gazteentzat.
- Azken helburua: gazteei ekintza alternatibo anitzak eskaintzea.
ETA ZUEK, HERRIKO FESTETAN HARTZEN DUZUE PARTE?
HERRITIK HERRIARENTZAT
No comments:
Post a Comment